SD EUSKALDUNA ANDOAINDARRA

Menu


ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA

14 de Abril de 2019

TOURING K.E. 2 - S.D. EUSKALDUNA 0

Imagen principal noticia

URDINAK ESKU HUTSIK BUELTATU DIRA ERRENTERIATIK

Urdinen intereserako garrantziarik ez zuen neurketa batean, hauek porrota jaso zuten Touring taldearen aurka 2 eta 0 erori ostean. Nahiz eta Triki-k zuzentzen duen taldeak azken neurketekin alderatuz gero aldaketa ugari erakutsi zituen, partida osoan zehar oso itxura ona eman zuten eta porrota jaso arren neurketa oso txukuna jokatu zuten.

Urdinak hobeto zelairatu ziren eta segituan egin ziren baloi jabetzarekin. Iker Ipintza eta Joel Etxeberria-k osatzen duten eskuin hegala berriro ere buruhauste bat izan zen atzokoan ere aurkarientzat. Lehen aukera garbia 10. minutuan iritsi zen, Iker Ipintzak gehiegi gurutzatu zuen jaurtiketa batean eta handik hiru minutura Joel Etxeberria izan zen Dani Sanchez-engandik baloia jaso ostean, baloia langa gainetik gora bidali zuena.

Partidak erritmo handia zuen eta pixkanaka pixkanaka izan bazen ere, etxekoak asentatzen joan ziren eta arriskua eramaten hasi ziren andoaindarren ate ingurura. Honela, area ertzetik egindako jaurtiketa zorrotz baten bitartez aurreratu zen Touring 35. minutuan. Golak ez zuen dena den neurketako gidoia aldatu eta urdinek baloi jabetza izaten jarraitu zuten, azken pasean asmatu ezinik zebiltzan arren.

Atsedenaldi ostean urdinak lo zelairatu ziren eta hori Touring-ek probestu zuen neurketa erabakita uzteko. Lehen minutuan Eneko Lopez-ek sekulako gelditua egin zuen jaurtiketa zital bat desbideratuz, baina ezin izan zuen ezertxo ere egin hurrengo jokaldian eta etxekoek bigarrena markagailuratu zuten.

Handik aurrera etxeko taldeak errenta mantentzeari garrantzi gehiago eman zion eta ez zuten apenas arriskurik hartu nahi izan kontraerasoren batean min egiteko intentzioz. Urdinak bien bitartean, neurketan sartuko zituen golaren bila joan ziren baina ez zuten apenas gol aukera garbirik sortzerik izan. Garbiena Josu Arteaga-k izan zuen jaurtiketa gurutzatu batekin Julen Barandiaran-en jokaldi bikain baten ostean. Arauzko denbora betea zegoenean Eneko Lopez-ek beste gelditu bikain bat egin zuen falta jaurtiketa zuzen bat kornerrera desbideratuz eta honela iritsi zen neurketaren amaiera etxeko taldearen aldeko 2 eta 0eko garaipenarekin.

Bi asteko atsedena izango dute orain urdinek eta Aste Santu ostean etxeko azken neurketa izango dute Vasconia taldearen aurka. Helburua argia da, denboraldiko etxeko partida guztiak irabaztea. Neurketa Ostegunean Maiatzak 2an izango da arratsaldeko 20:00tan.

Hamaikakoa: Eneko Lopez, Iker Ipintza (Josu Arteaga 46’), Gorka Garcia, Ander Setien, Iñigo Martinez (Iker Martin 55’), Julen Loidi, Jonay Venero, Martin Mendizabal (Alvaro Toledo 67’), Dani Sanchez (Joanes Iturrarte 67’), Asier Extremera eta Joel Etxeberria (Julen Barandiaran 67’).

 

LOS URDIÑAS VUELVEN DE VACIO DE SU VISITA A RENTERIA

En un encuentro intrascendente para los intereses urdiñas, éstos sucumbieron ante el Touring por dos goles a cero. Pese a que el cuadro dirigido por Triki presentó numerosos cambios con respecto a los últimos encuentros, el equipo dio la cara en todo momento y realizó un buen encuentro a pesar del resultado.

Los urdiñas entraron mejor al partido y pronto se hicieron dueños del balón. La banda derecha de Iker Ipintza y Joel Etxeberria volvió a ser un filón una semana más y las ocasiones no tardaron en llegar para los andoaindarras. A los diez minutos Iker Ipintza disparaba demasiado cruzado y tan sólo tres minutos después era Joel Etxeberria tras un buen pase de Dani Sanchez quien perdonaba el primero para los urdiñas.

El partido se jugaba a un alto ritmo y el Touring poco a poco lograba asentarse en el encuentro y comenzaba a generar cierto peligro ante la meta andoaindarra. A los 35 minutos llegó el primer gol encuentro gracias a un formidable disparo colocado del borde del área que ponía a los locales por delante en el marcador. El gol no cambió el guión del encuentro y los urdiñas seguían siendo los dominadores del balón pero sin acertar en el último pase.

La vuelta de los vestuarios no sentó bien a los urdiñas que entraron muy relajados al terreno de juego y esa circunstancia la aprovechó el Touring para sentenciar el encuentro. Al minuto de juego Eneko Lopez se lucía con un paradón que se colaba por la escuadra de la portería, aunque nada pudo hacer en la siguiente jugada en un mano a mano frente al punta local que lo batía y lograba lo que a la postre sería el definitivo dos a cero.

El Touring se dedicó a conservar la renta obtenida sin arriesgar en demasía y buscando alguna contra para ampliar la renta. Los urdiñas mientras tanto buscaron el gol que les metiera en el encuentro pero apenas dispusieron de ocasiones claras para ello. La más destacada un remate de Josu Arteaga tras una bonita jugada individual de Julen Barandiaran, que enviaba el balón desviado ante el meta local. Volvía a realizar otra buena parada Eneko Lopez al desviar a córner un lanzamiento directo de falta cuando el tiempo reglamentario ya se había cumplido terminando el encuentro con el dos a cero para los locales.

Dos semanas de parón esperan a los urdiñas que a la vuelta de la semana disputarán el último encuentro en Ubitarte con el objetivo claro de conseguir el pleno de victorias como local. El encuentro tendrá lugar el Jueves día 2 de Mayo a las 20:00 horas.

 Alineación: Eneko Lopez, Iker Ipintza (Josu Arteaga 46’), Gorka Garcia, Ander Setien, Iñigo Martinez (Iker Martin 55’), Julen Loidi, Jonay Venero, Martin Mendizabal (Alvaro Toledo 67’), Dani Sanchez (Joanes Iturrarte 67’), Asier Extremera y Joel Etxeberria (Julen Barandiaran 67’).


Leer también
16 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
12 de Abril de 2019ASTEBURUKO KARTELDEGIA - CARTELERA DEL FIN DE SEMANA
10 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
07 de Abril de 2019ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA
Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas