SD EUSKALDUNA ANDOAINDARRA

Menu


ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA

07 de Abril de 2019

S.D. EUSKALDUNA 3 - GURE TXOKOA K.K.E. 2

Imagen principal noticia

IGOERA!!!

Lehen talde urdinak Ohorezko Mailarako igoera eskuratzea lortu zuen Gure Txokoa taldea 3 eta 2 mendean hartu ostean. Ubitarte-k eman zuen erantzuna bikaina izan zen benetan, harmailak guztiz beteaz eta taldea momentuoro hauspotuz, inoiz ez bezelako giroa sortuz.

Urdinak burubelarri irten ziren garaipenaren bila eta 10. minuturako Julen Barandiaran-ek lehen aukera garbia izan zuen area barruan egindako erremate batekin baina baloia langa gainetik gora irten zen. Nafartarren erantzuna handik gutxira heldu zen, 18. minutuan, baina kanpotarren aurrelariaren erremateari erantzun ona eman eman zion Asier Iraola atezainak baloia desbideratuz.

Neurketa lehen gola ikusgarria izan zen. Jokaldi luze batetan non pase andana eman ondoren, eskuin hegaletik area barruan sartu zen Iker Ipintza eta Julen Barandiaran-ekin partea egin ostean gola esku eskura jarri zion Joanes Iturrarte-ri urdinak markagailuan aurretik ipiniz. Golarekin nahikoa ez eta andoaindarrak bigarrenaren bila jarraitu zuten, eta baita gertu izan ere Iker Ipintza eta Joanes Iturrarte-ren oinetan baina apunteria falta eta kanpotarren atezainaren lan onak galerazi zituen biak ala biak.

32. minutuan heldu zen berdinketaren gola kontraeraso azkar baten bitartez non talde nafarrak lo harrapatu zuen etxekoen atzeko lerroa. Dena den, urdinek ez zuten amore eman eta Alvaro Toledo-k ezker aldetik Aritz Chouza-ren barnekaldia ikusi eta pase ederra sartu zion, azken honen erdiraketa Julen Barandiaran-ek ate barrura bidali zuelarik atsedenaldira heltzeko minutu pare bat besterik falta ez zirela.

Bigarren zatian jada, Dani Sanchez-ek zelai erdian baloia lapurtu eta bere markatzailea atzean utzi ostean area barruan zangotrabatua izan zen. Ez zuen barkatu Alvaro Toledo-k hamaika metroetatik eta etxekoen pozerako neurketa erabakita utzi zuen. Handik aurrera ez zuten arriskatu nahi izan urdinak eta errentari eusten saiatu ziren minutuak aurrera zihoazen heinean, baina kanpotarrak berriro ere partidan sartzea lortu zuten 89. minutuan korner baten aldaratzea jaso eta area ertzetik egindako jaurtiketa gurutzatu bati eskerrak.

Luzapeneko minutuak sufrimentuz beteak egon ziren, ez jokoak erakusten zuenagatik, baizik eta jokoan zegoen saria handia zelako. Azkenean epaileak amaitutzat eman zuen neurketa eta zelaian bertan nahiz harmailetan festa hasi zen. Hiru urteren ostean S.D. Euskalduna taldea berriro ere Gipuzkoako Ohorezko Mailara itzuli da!!

Gure zorionik beroenak jokalari, teknikari, zuzendaritza eta familia urdina osatzen duten beste hainbat zaletu eta laguntzaileei. Eta eskerrak ere bereziki klubeko futbol eskola osatzen duten neska mutil guztiei partida haseran taldeari egindako harreragatik, neurketa osoan jokalariak etengabe animatzeagatik eta bukaeran izandako ospakizunetan parte hartzeagatik. Zuek zarete klub honetako etorkizuna. Zorionak eta Eskerrik Asko!!

Gora Euskalduna!!!

Hamaikakoa: Asier Iraola, Iker Ipintza (Markel Iruin 75’), Aritz Chouza, Ander Setien (Jon Olangua 71’), Iñigo Arruabarrena, Julen Loidi, Alvaro Toledo, Martin Mendizabal (Jonay Venero 78’), Joanes Iturrarte, Julen Barandiaran (Dani Sanchez 61’) eta Joel Etxeberria (Asier Extremera 71’).

 

ASCENSO!!!

El primer equipo urdiña lograba el ascenso de categoría tras derrotar al Gure Txokoa por 3 goles a 2, todo ello en un abarrotado Ubitarte que respondía de manera sobresaliente a la cita animando sin parar a su equipo y creando un ambiente en las gradas nunca vivido hasta ahora.

Los urdiñas salieron decididos a por la victoria y ya a los 10 minutos Julen Barandiaran gozaba de la primera ocasión clara del encuentro al rematar alto un balón dentro del área. La respuesta del equipo navarro no se hizo esperar y a los 18 minutos Asier Iraola desbarataba un mano a mano ante el punta visitante.

El primer gol del encuentro fue un auténtico golazo. Tras una larga jugada con un sinfín de pases, Iker Ipintza se colaba en el área por banda derecha y tras realizar una pared con Julen Barandiaran, cedía el gol en bandeja a Joanes Iturrarte para poner en ventaja a los urdiñas. No conformes con el gol, los andoaindarras siguieron en busca del segundo y tanto Iker Ipintza como Joanes Iturrarte dispusieron de dos claras ocasiones para ello, pero la falta de puntería y el acierto del meta rival evitaron que la renta incrementase.

A los 32 minutos llegaba el gol del empate tras una rápida contra en la que los visitan cogian desprevenida a la defensa urdiña. Sin embargo, éstos no se vinieron abajo y una internada de Aritz Chouza por banda izquierda tras recibir un pase medido de Alvaro Toledo, propiciaba el envío al área para que Julen Barandiaran no perdonase y volviera a colocar a los urdiñas por delante en el marcador antes del descanso.

Ya en la segunda mitad, Dani Sanchez robaba un balón en el centro del campo y tras sortear a su par se internaba en el área siendo derribado por un defensor. Alvaro Toledo no perdonaba desde los once metros y sentenciaba el encuentro para la alegría local. Los urdiñas se dedicaron a mantener la renta sin arriesgar demasiado esperando que los minutos pasasen lo antes posible, pero los visitantes volvían a meterse en el partido a los 89 minutos mediante un disparo cruzado tras ganar el rechace de un saque de esquina.

Fueron momentos de sufrimiento, no tanto por el juego, sino por lo apretado del marcador y lo mucho que había en juego, pero finalmente el colegiado decretaba el final del encuentro y la alegría se desataba en el campo y en la grada. Tres años después, la S.D. Euskalduna retorna a la División de Honor guipuzcoana!!

Nuestras más sinceras felicitaciones a la plantilla, cuerpo técnico, directiva y demás aficionad@s que conforman la familia urdiña. Y en especial a los numerosos chicos y chicas integrantes de la futbol eskola por recibir al equipo de la forma en que lo hicieron, de no parar de animar a los jugadores durante todo el encuentro y por la posterior celebración. Vosotros sois el futuro de este club. Felicidades y Muchas Gracias!!

Aupa Euskalduna!!!

Alineación: Asier Iraola, Iker Ipintza (Markel Iruin 75’), Aritz Chouza, Ander Setien (Jon Olangua 71’), Iñigo Arruabarrena, Julen Loidi, Alvaro Toledo, Martin Mendizabal (Jonay Venero 78’), Joanes Iturrarte, Julen Barandiaran (Dani Sanchez 61’) y Joel Etxeberria (Asier Extremera 71’).


Leer también
16 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
14 de Abril de 2019ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA
12 de Abril de 2019ASTEBURUKO KARTELDEGIA - CARTELERA DEL FIN DE SEMANA
10 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas