SD EUSKALDUNA ANDOAINDARRA

Menu


ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA

31 de Marzo de 2019

DUNBOA EGUZKI C.D. 2 - S.D. EUSKALDUNA 3

Imagen principal noticia

URDINAK IGOERAREN ATEETAN

Lehen talde urdina igoera behatz puntekin ikutzen hasita dago etxetik kanpo Dunboa Eguzki taldea 2 eta 3 garaitu ostean. Hasera batean zirudiena baino garaipen zailagoa izan zen etxekoek ez bait zuten amore eman azken momenturarte eta garaipena garesti saldu zuten.

Urdinak segituan egin ziren baloi jabetzarekin eta bi aukera on izan zituzten Joanes Iturrarte eta Dani Sanchez-en oinetan, baina lehenengoaren jaurtiketa langa gainetik gora joan zen eta bigarrengoarenari erantzun ona eman zion etxeko atezainak baloia kornerrera desbideratuz. Dena den etxekoak izan ziren lehen gola lortu zutenak 35. minutuan falta jaurtiketa zuzen bat maisuki sareetaratu zutenean. Urdinen erreakzioa aparta izan zen eta bost minututan markagailuari buelta ematea lortu zuten.

Dani Sanchez bakar bakarrik geratu zen atezainaren aurrean eta honek penalty argia egin zion. Joanes Iturrarte-k ez zuen barkatu hamaika metroetatik berdinketa ezarriz. Bi minutu geroago, Joel Etxeberria-k jokaldi bikaina burutu zuen eskuin hegaletik eta bere erdiraketa sareetara bidali zuen Iker Ipintza-k, atsedenaldira heltzerako urdinak markagailuan aurretik ipiniz.

Bigarren zatia hasi eta berehala atzealdean eginiko akats larri batek etxekoen aldeko berdinketa ekarri zuen, andoaindarrei garaipena lortzeko aukerak zailduz. Mugaldekoen minuturik onenak izaten ari ziren eta egoera ikusirik Triki-k aulkia mugitzea erabaki zuen, berriro ere neurketaren kontrola berreskuratuz. Iker Ipintza-ren baselina jaurtiketa langara joan zen baina handik gutxira iritsi zen urdinen hirugarrena. Joanes Iturrarte atezainaren aurrean bakarrik geratu eta honi ixkin egin ostean bere jaurtiketa atzelari batek marra gainetik ateratzea lortu zuen, baina zoria atzokoan urdinen alde zegoen, eta atzelariaren aldaratzeak atezainaren gorputzean jo eta ate barrura joan zen.

Datorren larunbatean 17:45tan Gure Txokoa taldea izango dugu bisitari Ubitarten, eta garaipen batek lehen postua eskuratzea eta ondorioz igoera gauzatuko lituzke. Zalego urdinari eskatu nahi diogu etor dadila zelaira taldea animatzera eta garaipena lortuz gero, igoeraren festara gonbidaturik izango dira.

Aupa Euskalduna!!

Hamaikakoa: Asier Iraola, Iker Ipintza, Xuban Zabalo, Ander Setien, Iñigo Arruabarrena, Julen Loidi, Jonay Venero (Martin Mendizabal 67’), Alvaro Toledo (Jon Olangua 86’), Dani Sanchez (Asier Extremera 79’), Joanes Iturrarte (Gorka Garcia 89’) eta Joel Etxeberria (Julen Barandiaran 73’).

 

LOS URDIÑAS EN LAS PUERTAS DEL ASCENSO

El primer equipo urdiña acaricia ya con la punta de los dedos el ansioso ascenso de categoría tras superar a domicilio al Dunboa Eguzki por 2 goles a 3. Un encuentro más complicado que lo que a priori parecía ya que los locales vendieron cara su derrota y los andoaindarras tuvieron que esforzarse a fondo para lograr los tres puntos.

Pronto se hicieron los urdiñas con el control del balón y gozaron de dos buenas ocasiones en las botas de Joanes Iturrarte y Dani Sanchez, pero el disparo del primero salía desviado por encima del larguero y el meta local desviaba a córner el envío del segundo. Sin embargo fueron lo locales quienes se adelantaban en el marcador gracias a un excelente lanzamiento de falta directa a los 35 minutos. Sin embargo la reacción urdiña fue excelente logrando dar la vuelta al marcador en apenas cinco minutos.

Dani Sanchez se plantaba sólo ante el portero y caía dentro del área siendo objeto de penalty. Joanes Iturrarte no fallaba desde los once metros y establecía la igualada. Tan sólo un par de minutos después, una bonita jugada de Joel Etxeberria la culminaba en boca de gol Iker Ipintza poniendo a los urdiñas por delante en el marcador antes del descanso.

Nada más iniciarse la segunda mitad un grave error defensivo propiciaba la igualada por parte local los andoaindarras veían así peligrar la victoria. Fueron los mejores minutos de los fronterizos pero ante esta situación Triki decidió mover el banquillo y los urdiñas volvieron a hacerse con las riendas del encuentro. Una vaselina de Iker Ipintza que acabó en el larguero fue la antesala del gol de la victoria. Joanes Iturrarte se plantaba sólo ante el meta local y su disparo lo sacaba la defensa bajo la misma línea de gol, pero la fortuna estaba del lado urdiña, y el despeje pegaba en el cuerpo del portero que introducía el balón en su propia portería.

El próximo sábado a las 17:45h los urdiñas reciben al Gure Txokoa en Ubitarte y una victoria aseguraría el primer puesto y por ende el ascenso a la División de Honor. Invitamos a toda la afición urdiña a acercarse al campo a animar a los jugadores, y en caso de victoria, a unirse a la deseada fiesta del ascenso.

Aupa Euskalduna!!

 Alineación: Asier Iraola, Iker Ipintza, Xuban Zabalo, Ander Setien, Iñigo Arruabarrena, Julen Loidi, Jonay Venero (Martin Mendizabal 67’), Alvaro Toledo (Jon Olangua 86’), Dani Sanchez (Asier Extremera 79’), Joanes Iturrarte (Gorka Garcia 89’) y Joel Etxeberria (Julen Barandiaran 73’).


Leer también
16 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
14 de Abril de 2019ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA
12 de Abril de 2019ASTEBURUKO KARTELDEGIA - CARTELERA DEL FIN DE SEMANA
10 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas