SD EUSKALDUNA ANDOAINDARRA

Menu


ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA

24 de Marzo de 2019

S.D. EUSKALDUNA 3 - SANTO TOMAS LIZEOA K.E. 1

Imagen principal noticia

UBITARTEK GOTORLEKU BAT IZATEN JARRAITZEN DU

Garaipen berri bat lortu zuen etxean talde urdinak Santo Tomas Lizeoa taldea 3 eta 1 mendean hartu ostean. Neurketa lehen zatian erabakita geratu zen, andoaindarrak atsedenaldira hiru goleko errentaz joan bait ziren; bigarrengoan aldiz, etzekoak erlaxatu egin ziren eta egoera hori probestu zuten kanpotarrek ohorearen gola lortzeko.

Partida berehala jarri zen aldapan behera urdinentzat. Joel Etxeberria-k eta Iker Ipintza-k eskuin hegaletik jokaldi luzea burutu zuten eta azkenean Joel Etxeberria-k berak baloia sareetara bidaltzea lortu zuen 8 minutu besterik jokatuak zirenean. Lizeotarrek gertu izan zuten berdinketa ordu laurdena bete zenean urdinek zelai erdian izandako akats bat baliatu ondoren, baina aurrelariaren erremate forzatua zutoin ondotik kanpora joan zen. Ander Setien-ek errenta handitzea lortu zuen handik gutxira korner jaurtiketa baten ondoren baina epaileak gola baliorik gabe utzi zuen jokoz kanpokoa adieraziz.

Joanes Iturrarte izan zen bigarrena markagailuratu zuena Aritz Chouza-rengandik baloi on bat jaso eta aurkaria atzean utzi ondoren atezainaren aurrean maisuki baloia sareetaratu zuenean. Lehen zatiko azken jokaldian, korner jaurtiketa baten aldaratzea jaso zuen Aritz Chouza-k area barruan eta jaurtiketa gurutzatu batez urdinen aldeko hirugarrena ezartzea lortu zuen neurketa erabakita utziz.

Atsedenalditik bueltan, markagailuko errenta zela eta, urdinek intentsitate maila jeitsi egin zuten eta egoera hau baliatu zuten lizeotarrek 9. minutuan ohorearen gola lortzeko etxekoen hutsegite bat probestu ondoren. Nahiz eta aparteko arriskurik igaro ez, andoaindarrek ez zuten neurketa guztiz itxiko zuen gola lortzerik izan, nahiz eta horretarako aukerarik izan zuten.

Buruz eginiko erremate bat langara bete betean joan zena, eta Julen Loidi eta Joanes Iturrarte-ri baliogabeturiko bi gol izan ziren etxekoen aukera argienak. Lizeotarrek aldiz kontraerasoren bat baliatzen saiatu ziren neurketan berriro ere sartzeko baina markagailua ez zen gehiago mugitu eta jarraian etxeko hamairugarren garaipenak ez zuen ihes egin.

Hurrengo astean Dunboa Eguzki taldeari egingo diogu bisita Irun-go San Jose Obrero futbol zelaian.

Urdaiazpikoaren zozketan 790 zenbakia izan zen saritua.

Hamaikakoa: Asier Iraola, Iker Ipintza, Aritz Chouza, Ander Setien, Markel Iruin, Julen Loidi, Alvaro Toledo (Jon Olangua 78’), Martin Mendizabal (Jonay Venero 59’), Joanes Iturrarte (Gorka Garcia 86’), Dani Sanchez (Julen Barandiaran 62’) eta Joel Etxeberria (Asier Extremera 74’).

 

UBITARTE SIGUE SIENDO UN FORTÍN

Nueva victoria urdiña jugando como local, esta vez frente al Santo Tomas Lizeoa al que derrotaron por tres goles a uno. El encuentro quedó sentenciado en la primera mitad ya que los andoaindarras mandaban por tres goles a cero al descanso y en la segunda, con un conjunto local mucho más relajado, los visitantes lograron el tanto del honor.

Pronto comenzó el partido a ponerse de cara para el bando urdiña. Una larga jugada por banda derecha entre Joel Etxeberria e Iker Ipintza lo convertía en gol Joel Etxeberria cuando apenas se habían jugado 8 minutos. El Lizeo cerca estuvo de empatar al cuarto de hora tras aprovechar una pérdida local en el medio del campo pero el disparo forzado del punta donostiarra salía rozando el poste. Ander Setien lograba ampliar distancias poco después a la salida de un córner pero el colegiado invalidó la jugada por fuera de juego.

Quien sí lo conseguía era Joanes Iturrarte tras recibir un buen servicio de Aritz Chouza y marcharse en velocidad de su defensor para plantarse sólo ante el meta visitante y batirlo con clase. Al filo del descanso, Aritz Chouza cazaba dentro del área un balón rechazado tras el lanzamiento de un saque de esquina y sentenciaba el encuentro marcando el tercero para los andoaindarras.

En la reanudación, debido a la renta del marcador, los urdiñas bajaron el nivel de intensidad y esa circunstancia la aprovechaban los visitantes a los 9 minutos para recortar distancias en el marcador tras un despiste defensivo. Pese a no sufrir por el resultado, los urdiñas no conseguían cerrar definitivamente el encuentro pese a contar con ocasiones para ello.

Un remate de cabeza al larguero, un gol anulado a Julen Loidi y otro más a Joanes Iturrarte fueron las más claras del bando andoaindarra mientras que el Lizeo trataba de aprovechar alguna contra para meterse en el encuentro, pero el marcador no se volvía a mover y la decimotercera victoria consecutiva llegaba a Ubitarte.

La próxima semana los urdiñas visitan al Dunboa Eguzki en el campo San Jose Obrero de Irún.

El número premiado en el sorteo del jamón fue el 790

Alineación: Asier Iraola, Iker Ipintza, Aritz Chouza, Ander Setien, Markel Iruin, Julen Loidi, Alvaro Toledo (Jon Olangua 78’), Martin Mendizabal (Jonay Venero 59’), Joanes Iturrarte (Gorka Garcia 86’), Dani Sanchez (Julen Barandiaran 62’) y Joel Etxeberria (Asier Extremera 74’).


Leer también
16 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
14 de Abril de 2019ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA
12 de Abril de 2019ASTEBURUKO KARTELDEGIA - CARTELERA DEL FIN DE SEMANA
10 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas