SD EUSKALDUNA ANDOAINDARRA

Menu


ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA

17 de Febrero de 2019

S.D. EUSKALDUNA 1 - TOLOSA C.F. 0

Imagen principal noticia

HIRU PUNTU GEHIAGO ARITZ CHOUZA-RI ESKER

Arauzko denbora agortuta zela, Aritz Chouza-ri eginiko penalty bat Aritz-ek berak gauzatu eta talde andoaindarrak Tolosa taldea mendean hartu zuen.

Etxekoak intentsitate handiagoz zelairatu ziren eta lehen minutuan Joel Etxeberria-k izan zuen urdinak aurretik ipintzeko modua, baina kanpotarren atezainarekin aurkitu zen, zeinak neurketa bikaina jokatu zuen. 13. minuturako andoaindarrek 4 korner jaurtiketa eginak zituzten eta bazirudien gola heltzear zela, baina orduan Tolosarrek egoera irauli eta neurketaren kontrola bereganatu zuten.

Erasoan ez ziren fin aritu eta atzealdean ez zuten aurreko neurketeteako sendotasunik erakusten, eta kanpotarrek hau baliatuz arrikua eramaten hasi ziren Eneko Lopez-en ate ingurura. Aukera garbiena 26. minutuan izan zuten baina Eneko-k erantzun aparta eman zion aurrelari tolosarraren saiakerari. Lehen zatiko azken minutuak ordea etxekoentzat izan ziren eta Martin Mendizabal eta Joel Etxeberria-ren oinetan bi aukera garbi eduki zituzten markagailuan aurre hartzeko baina berriro ere kanpotarren atezainarekin topo egin zuten.

Bigarren zatian, haizea aurka eduki arren, urdinek neurketaren kontrolarekin egin ziren eta gol aukera garbiak izan zituzten. Alvaro Toledo-k falta jaurtiketa zuzen bat zutoinera bidali zuen atezaina gainditu zegoelarik eta baita Julen Loidi-k handik gutxira egindako burukada batekin. Joanes Iturrarte-k ere birritan saiatu zen baina behin eta berriro aurkariaren atezainarekin topatzen ziren urdinak.

Eta neurketa luzapenean zegoenean, Aritz Chouza-k ezker hegaletik eginiko jokaldi bikain baten ondoren area barruan zangotrabatua izan zen eta epaileak urdinen aldeko penalty argia adierazi zuen. Ez zuen barkatu Aritz-ek berak hamaika metroetatik eta ondorioz Trikiren mutilek beste hiru puntu bereganatzea lortu zuten.

Hurrengo jardunaldian oso neurketa zaila izango dute urdinek, Astigarragako Mundarro-ren zelaian datorren larunbatean arratsaldeko 17:45tan. Aukera ederra da igoerari begira mahai gainean kolpe bat eman ahal izateko eta beraz, lerro hauek probestu nahi ditugu zalego urdina taldea animatzera gertura dadin eskatzeko.

Hamaikakoa: Eneko López, Iker Ipintza, Gorka Garcia (Aritz Chouza 61), Markel Iruin, Iñigo Arruabarrena, Julen Loidi, Jon Olangua (Alvaro Toledo 45’), Martin Mendizabal (Julen Barandiaran 70’), Asier Extremera (Dani Sanchez 45’), Joanes Iturrarte eta Joel Etxeberria (Jonay Venero 89’).

 

ARITZ CHOUZA DA LOS TRES PUNTOS A LOS URDIÑAS

Cuando ya se había cumplido el tiempo reglamentario, un penalty cometido a Aritz Chouza lo transformaba él mismo, otorgando la victoria al conjunto andoaindarra frente al Tolosa.

Salieron más intensos los urdiñas al encuentro y ya para el primer minuto Joel Etxeberria disponía de la primera ocasión pero no acertaba a batir al meta visitante, muy inspirado durante todo el encuentro. Para el minuto 13, los locales ya habían botado cuatro saques de esquina y parecía que el gol iba venir de un momento a otro. Sin embargo, el Tolosa dio la vuelta a la situación y se hizo con el control del encuentro.

Los urdiñas estuvieron imprecisos en ataque y poco contundentes en defensa y eso lo aprovecharon los visitantes para llevar peligro a la meta defendida por Eneko López que lograba detener un mano a mano a los 26 minutos, desbaratando así la ocasión más clara del Tolosa. Los últimos minutos de este primer acto fueron de nuevo para los andoaindarras que a punto estuvieron de adelantarse por medio de Martin Mendizabal y Joel Etxeberria, pero en ambos casos el portero visitante lograba desviar el peligro.

Ya en el segundo acto, los urdiñas, aún con viento en contra, se hicieron dueños del encuentro y dispusieron de numerosas ocasiones de gol. Una falta directa botada por Alvaro Toledo se estrellaba en el poste ya con el portero batido, al igual que otro posterior remate de cabeza de Julen Loidi. Lo intentaba también Joanes Iturrarte por partida doble pero en ambas ocasiones se encontró con sendas respuestas del meta rival.

Y cuando ya nos encontrábamos en el tiempo añadido y el empate inicial parecía que no iba a moverse, una buena jugada de Aritz Chouza por banda izquierda acabó en un claro penalty a favor de los urdiñas. La pena máxima la enviaba el propio Aritz Chouza a las redes otorgando una nueva victoria para el cuadro dirigido por Triki.

La próxima jornada, un encuentro muy complicado espera a los urdiñas ya que visitan al Astigarragako Mundarro el próximo sábado a las 17:45 horas. Es una excelente oportunidad para dar un golpe sobre la mesa de cara a lograr el ascenso de categoría y desde estas líneas hacemos un llamamiento a la afición urdiña para que se acerquen a animar al equipo en esta difícil salida.

Alineación: Eneko López, Iker Ipintza, Gorka Garcia (Aritz Chouza 61), Markel Iruin, Iñigo Arruabarrena, Julen Loidi, Jon Olangua (Alvaro Toledo 45’), Martin Mendizabal (Julen Barandiaran 70’), Asier Extremera (Dani Sanchez 45’), Joanes Iturrarte y Joel Etxeberria (Jonay Venero 89’).


Leer también
16 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
14 de Abril de 2019ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA
12 de Abril de 2019ASTEBURUKO KARTELDEGIA - CARTELERA DEL FIN DE SEMANA
10 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas