SD EUSKALDUNA ANDOAINDARRA

Menu


ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA

03 de Febrero de 2019

ORIOKO F.T. 2 - S.D. EUSKALDUNA 1

Imagen principal noticia

PORROTA 15 JARDUNALDIREN OSTEAN

Talde urdina 2 eta 1-eko emaitzaz erori zen Orioko taldeari eginiko bisitan, 15 jardunaldiren ostean porrota jasoz. Zelaian ikusitakoaren arabera, emaitza justua izan zela esan genezake, etxekoek intentsitate eta joko gehiago erakutsi bait zuten ezer atera ez zitzaien urdinen aurrean.

Etxekoak hobeto zelairatu ziren eta bigarren minutura lehen aukera garbia izan zuten, baina area ertzetik eginiko jaurtiketa langa gainetik joan zen. Disputa eta bigarren baloi guztiak oriotarren oinetan bukatzen zuten eta andoaindarrak ez zeuden batere eroso zelaian. 26. minuturarte ez zen iritsi urdinen aldeko lehen arrisku jokaldia, baina hurrengo minutuan etxekoen lehen gola iritsi zen. Asier Iraola erantzun aparta eman zion area ertzetik eginiko jaurtiketa bati baina ezin izan zuen ezer egin aldaratzean.

Gol honek are eta indar gehiago eman zien etxekoei eta urdinak aldiz ez zuten erreakzionatzen, lehen zatia oriotarren aldeko 1 eta 0eko emaitzaz amaituz.

Bigarren zatira urdinak markagailua iraultzeko asmoz zelairatu ziren eta arriskua eramaten hasi ziren kostaldekoen area ingurura. Aukera garbirik sortu gabe baina erabateko arrisku sentsazioa emanez, bazirudien berdinketa une batetik bestera iritsiko zela. Baina ez zen horrelakorik gertatu eta 20. minutuan, zoritxarreko jokaldi batean, atzealdean huts nabarmena egin eta etxekoen bigarrena iritsi zen. Neurketa are maldan gorago ipini zen urdinentzat.

Asier Extremera-k esperantzaren gola lortu zuen eskuin hegaletik Aritz Chouza-k jokaldi ederra burutu eta bere erdiraketa ate barrura bidaliz. 76. minutua zen eta urdinak orduan berdinketaren bila buru belarri ipini ziren etxekoak beraien ate inguruan enbotellatuz. Ez zen berdinketa iritsi eta ondorioz urdinek denboraldiko bigarren porrota jasan zuten.

Dena den, porrot honek ez du urdinen denboraldi bikaina zikintzen, zeinak sailkapeneko buru buruan mantentzen diren. Hurrengo jardunaldian aurkari zaila izango dute urdinek, Roteta taldea hain zuzen, eta norgehiagoka Donostiako Herrera futbol zelaian izango da larunbat arratsaldeko 17:30tan.

Hamaikakoa: Asier Iraola, Iker Ipintza, Aritz Chouza, Iñigo Arruabarrena (Markel Iruin 76’), Ander Setien, Julen Loidi, Jonay Venero (Eneko Idigoras 55’), Alvaro Toledo (Martin Mendizabal 69’), Joel  Etxeberria (Asier Extremera 65’), Julen Barandiaran (Dani Sanchez 65’) eta Joanes Iturrarte.

 

FIN A LA RACHA DE 15 PARTIDOS INVICTOS

El primer equipo cayó derrotado en su visita a Orio por 2 goles a 1, poniendo así fin a una excelente racha de 15 encuentros sin conocer la derrota. Tras lo visto sobre el terreno de juego, el resultado se puede calificar como justo ya que el Orioko puso más juego e intensidad que los urdiñas, a los que no les salió nada.

Los locales entraron mejor al partido y ya para los dos minutos tuvieron la primera ocasión en un balón que salía por encima del travesaño. Todas las disputas y segundas jugadas caían siempre del bando oriotarra y los urdiñas no se sentían nada cómodos sobre el césped. No fue hasta el minuto 26 cuando llegó la primera aproximación andoaindarra con cierto peligro, pero en la siguiente jugada los locales se adelantaban en el marcador. Asier Iraola realizaba una gran intervención al desviar un lanzamiento desde el borde del área pero nada pudo hacer en el rechace.

El gol espoleaba a los locales y los urdiñas seguían sin reaccionar y se llegaba al descanso con ventaja de 1 gol 0 cero para el Orioko.

Ya en el segundo acto, los urdiñas salieron decididos a dar la vuelta al marcador y comenzaba a crear peligro sobre el área visitante. Sin crear ocasiones claras, el balón rondaba más el área oriotarra y parecía que el empate llegaría en cualquier momento. Pero a los 20 minutos, en una desgraciada jugada, un grave error defensivo propiciaba el segundo gol local. El encuentro se ponía aún más cuesta arriba.

Asier Extremera recortaba distancias en una buena jugada por banda derecha de Aritz Chouza rematando a la red en el segundo palo un buen envío al área. Era el minuto 76 del encuentro y los urdiñas se volcaron para buscar algo positivo a embotelló a los locales, pero no llegó la igualada y así los andoaindarras cosechaban la segunda derrota de la temporada.

Una derrota que sin embargo no empaña la excelente temporada urdiña, manteniéndose firmes al frente de la tabla. La próxima jornada, una salida complicada espera a los urdiñas que visitan al Roteta el sábado a las 17:30 horas en el campo donostiarra de Herrera.

Alineación: Asier Iraola, Iker Ipintza, Aritz Chouza, Iñigo Arruabarrena (Markel Iruin 76’), Ander Setien, Julen Loidi, Jonay Venero (Eneko Idigoras 55’), Alvaro Toledo (Martin Mendizabal 69’), Joel  Etxeberria (Asier Extremera 65’), Julen Barandiaran (Dani Sanchez 65’) y Joanes Iturrarte.


Leer también
16 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
14 de Abril de 2019ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA
12 de Abril de 2019ASTEBURUKO KARTELDEGIA - CARTELERA DEL FIN DE SEMANA
10 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas