Noticia

ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA

27 de Enero de 2019

S.D. EUSKALDUNA 1 - BILLABONA K.E. 0

Imagen principal noticia

URDINAK GARAILE INTENTSITATE HANDIKO DERBYAN

Talde urdinak beste garaipen bat erdietsi zuen, oraingoan Billabona taldearen aurka, bat eta hutseko emaitzarekin. Intentsitate handiko neurketa izan zen, lehen zati erakargarriago batekin, non urdinek aurretik ipintzeko aukera garbiak izan zituzten, eta bigarren zatian gola lortu ostean, apenas atzealdean sufritu zutelarik.

Bederatzigarren minutuan Julen Barandiaran-en falta jaurtiketa bat pozoinduz joan zen eta zutoin ondotik kanporako bidea hartu zuen. Handik gutxira Iñigo Arruabarrena-k buruz eginiko korner erremate bat ozta ozta kanpora irten zen eta hogeigarren minutuan Dani Sanchez-ek ez zuen ate aurrean asmatu bakarkako jokaldi eder batean.

Urdinek bikain presionatzen zuten Billabonatarren baloi irteera eta hauei asko kostatzen zitzaien baloia atzetik jokatuta ateratzea. Ia lehen zati osoa kanpotarren zelaian jokatu zen baina gola ez zen iritsi eta bi taldeak haserako berdinketarekin joan ziren aldageletara.

Bigarren zatiak ezin zuen hasera hobea izan urdinentzat. Julen Barandiaran-ek sekulako jokaldia burutu zuen zelai erdian, parean atera zitzaizkion aurkari guztiak atzean utzi eta pase ederra sartu zion Joanes Iturrarte-ri, honek atezainaren aurrean barkatu ez zuelarik eta urdinak markagailuan aurretik ipin zitzan.

Billabonatarrek lerroak aurreratu zituzten zerbait positiboa atera asmotan eta gertu izan zuten banakoa eskuin hegaletik eginiko jokaldi batetan baina kanpotarren aurrelaria ez zen bigarren zutoinera joan zen erdiraketara iritsi. Etxekoak kontraerasoren batetan neurketa erabakitzen saiatu ziren baina ez zuten azken pasea ematerako orduan asmatu, baina atzealdean, beste behin ere, lan bikaina burutu zuten eta ez zuten apenas sufritu epaileak azken txistua jo arte.

Beste hiru puntu zakura eta iada hamairu puntuko aldea ateratzen diote bigarren sailkatuari. Hurrengo jardunaldian Orioko taldeari egingo diogu bisita igande arratsaldeko 16:00tan.

Hamaikakoa: Asier Iraola, Iker Ipintza, Gorka Garcia (Markel Iruin 61’), Iñigo Arruabarrena, Ander Setien, Julen Loidi, Eneko Idigoras (Jonay Venero 75’), Alvaro Toledo (Martin Mendizabal 79’), Dani Sanchez (Asier Extremera 87’), Julen Barandiaran (Joel Etxeberria 68’) eta Joanes Iturrarte.

 

LOS URDIÑAS SE LLEVAN UN INTENSO DERBY

El equipo urdiña volvió a lograr otra victoria, esta vez frente al Billabona, al que derrotaban por un gol a cero. Un partido muy intenso, con una primera mitad más vistosa en la que los andoaindarras no consiguieron marcar pese a disponer de ocasiones y una segunda en la que tras lograr adelantarse en el marcador, no sufrió en exceso para mantener la renta.

A los nueve minutos un lanzamiento de falta de Julen Barandiaran se envenenó más de la cuenta y a punto estuvo de colarse en la portería visitante. Acto seguido, Iñigo Arruabarrena conectaba un buen remate de cabeza a la salida de un córner pero el balón salió rozando el palo y a los veinte minutos una buena internada de Dani Sanchez por banda derecha en la que no acertaba a batir al portero visitante.

Los urdiñas presionaban muy bien la salida de balón del Billabona y a éstos les costaba mucho salir con el balón jugado. Casi toda la primera mitad se jugó en terreno visitante pero el gol no llegó y ambos equipos se marcharon a los vestuarios con el empate inicial.

La segunda mitad no pudo comenzar mejor para los urdiñas. Julen Barandiaran se inventó una jugada en el centro del campo en donde dejó atrás a todos los rivales que le salieron a su paso y cedía un pase perfecto para que Joanes Iturrarte resolviera ante el portero y colocará a los urdiñas por delante en el marcador.

El Billabona estiró líneas con la intención de sacar algo positivo y cerca estuvo de empatar minutos después en una jugada por banda derecha a cuyo centro no llegó el punta visitante por muy poco. Los urdiñas buscaron la sentencia a la contra pero no acertaban en el último pase, sin embargo, la línea defensiva volvió a estar impecable y no concedieron ocasiones claras al rival.

Tres puntos más al casillero y ya son trece los puntos de ventaja al segundo clasificado. La próxima semana visitaremos al Orioko el domingo por la tarde a las 16:00h.

Alineación: Asier Iraola, Iker Ipintza, Gorka Garcia (Markel Iruin 61’), Iñigo Arruabarrena, Ander Setien, Julen Loidi, Eneko Idigoras (Jonay Venero 75’), Alvaro Toledo (Martin Mendizabal 79’), Dani Sanchez (Asier Extremera 87’), Julen Barandiaran (Joel Etxeberria 68’) y Joanes Iturrarte.



Sin Comentarios


Iniciar sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir su utilización, aunque debera tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades en la navegación. Si continúas navegando, aceptas su uso.

Aceptar Cambiar configuración