SD EUSKALDUNA ANDOAINDARRA

Menu


ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA

20 de Enero de 2019

MARIÑO C.D 1 - S.D. EUSKALDUNA 2

Imagen principal noticia

GARAIPEN BERRI BAT AZKEN SAILKATUAREN ETXEAN

Talde urdiña Mariño azken sailkatuaren zelaian 1 eta 2ko emaitzaz nagusitu zen. Ate aurrean asmatu ez izanak eragin zuen behar baino gehiago sufritu araztea porrota garesti saldu zuen aurkariaren aurrean.

Lehen zatia oso entretenigarria izan zen, bi areatan ailegaera askorekin, baina urdinek dozena erdi abagadune argi hutsegin zituztelarik. Joanes Iturrarte-k izan zuen lehena atezainaren aurrean bakar bakarrik geratu zenean baina ez zuen baloia sareetara bidaltzen asmatu. Lehen zati honetako aukera argienak Martin Mendizabal-ek area txikian gora bidali zuen jaurtiketa bat, Dani Sanchez-ek bukaera ematen asmatu ez zuen kontraeraso azkar bat eta Joanes Iturrarte beste behin atezainaren aurrean gelditu zeneko bat izan ziren, baina inork ezin izan zuen lan bikaina egin zuen mugaldekoen atezaina gaindetzerik izan.

Etxekoek baloi luze eta transizio azkarretan saiatzen ziren urdinei min egiten eta aukera garbienak neurketa hasi eta berehala desbideraturik joan zen jaurtiketa bat eta ordu erdia bete zenean area ertzetik eginiko jaurtiketa bat izan ziren. Azken hau Asier Iraolak desbideratzea lortu zuen eta ondorioz lehen zatia, ikusgarria izanagatik ere, golik gabe amitu zen.

Andoaindarren arrisku jokaldi pare baten ondoren iritsi zen etxekoen gola kontraeraso azkar baten bitartez eta honek neurketa maldan gora ipini zuen. 60. minutua zen eta oraindik ordu erdia zegoen aurretik markagailua iraultzeko, baina 10 minutu nahikoa izan zituzten urdinek horretarako. Joanes Iturrarte-k Julen Barandiaran-en jaurtiketa baten aldaratzea jaso eta berdinketa ezartzea lortu zuen eta handik gutxira, Julen Barandiaran-ek falta jaurtiketa bat lehen zutoinean ipini eta han agertu zen Joanes Iturrarte bakar bakarrik bigarrena lortu eta markagailuari buelta emateko.

Erreakzio aparta urdinena, zeinak ez zuten apuru handiegirik pasa errentari eusteko baina markagailua ikusita ezin izan ziren erlaxatu eta bukaerara arte sufritu egin behar izan zuten. Garaipen honekin talde urdinak sailkapeneko lehen postuan darrai, Mundarro bigarren sailkatua 10 puntutara dutelarik.

Hurrengo astean, aurten urdinak garaitzea lortu duen talde bakarra, Billabona taldea, izango dugu bisitari Ubitarten igande arratsaldeko 16:00tan.

Hamaikakoa: Asier Iraola, Iker Ipintza, Gorka Garcia, Iñigo Arruabarrena, Ander Setien, Julen Loidi, Eneko Idigoras (Jon Olangua 67’), Martin Mendizabal (Alvaro Toledo 58’), Dani Sanchez (Julen Barandiaran 60’), Joanes Iturrarte (Iker Martin 86’) eta Asier Extremera (Joel Etxeberria 58’).

 

NUEVA VICTORIA EN CASA DEL COLISTA

Los urdiñas se impusieron en casa del colista Mariño por 1 gol a 2 en un encuentro en el que la falta de acierto en los metros finales condenó a los andoaindarras a sufrir más de la cuenta ante un rival que vendió cara su derrota.

El primer tiempo resultó muy entretenido, con llegadas en ambas áreas, pero en donde los urdiñas desperdiciaron media docena de ocasiones claras para adelantarse en el marcador. Joanes Iturrarte dispusó de la primera en un uno contra uno frente al portero pero no acertaba a superarlo. Las más claras fueron las de Martin Mendizabal que remataba a bocajarro a salida de un córner pero que enviaba el balón por encima del travesaño, Dani Sanchez que no culminaba una buena contra y nuevamente Joanes Iturrarte en otro uno contra uno no acertaron a batir a un inspirado portero local.

Los fronterizos buscaban sorprender en balones largos y rápidas transiciones a la zaga urdiña y dispuso de un par de buenas ocasiones, la primera nada más empezar el encuentro en un lanzamiento que salió desviado y la segunda a la media hora de juego en la que Asier Iraola desviaba un buen lanzamiento desde el borde del área. Muchas ocasiones en una vistosa primera mitad pero el marcador sorprendentemente no se movió.

Tras un par de llegadas peligrosas de los urdiñas, los locales lograban adelantarse en el marcador tras culminar una buena contra, poniendo el encuentro cuesta arriba. Corría el minuto 60 y aún quedaba media hora para remontar el encuentro, pero bastaron diez para ello. Joanes Iturrarte cazaba el rechace de un lanzamiento de Julen Barandiaran y establecía la igualada, y poco después, una falta botada por Julen Barandiaran lo enviaba a las redes el mismo Joanes Iturrarte al rematar libre de marca en el primer palo.

Gran reacción de los urdiñas que no pasaron grandes apuros para conservar la renta pero dado lo apretado que estaba el marcador, no pudieron relajarse y sufrieron hasta el final. Con esta victoria, los andoaindarras se mantienen primeros en la tabla, con el segundo clasificado Mundarro a 10 puntos.

La próxima semana, el Billabona, único equipo que ha logrado derrotar a los urdiñas hasta la fecha, nos visitará en Ubitarte el domingo a 16:00 horas.

Alineación: Asier Iraola, Iker Ipintza, Gorka Garcia, Iñigo Arruabarrena, Ander Setien, Julen Loidi, Eneko Idigoras (Jon Olangua 67’), Martin Mendizabal (Alvaro Toledo 58’), Dani Sanchez (Julen Barandiaran 60’), Joanes Iturrarte (Iker Martin 86’) y Asier Extremera (Joel Etxeberria 58’).


Leer también
16 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
14 de Abril de 2019ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA
12 de Abril de 2019ASTEBURUKO KARTELDEGIA - CARTELERA DEL FIN DE SEMANA
10 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas