Comparte

ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA

Imagen principal noticia

Resultados/Horarios/Calendarios / 13 de Enero de 2019

S.D. EUSKALDUNA 2 - URNIETA K.E. 0

GARAIPENA URTEA ETA BIGARREN ITZULIA HASTEKO

Urdinek 2 eta 0 garaitu zuten Urnieta taldea bigarren itzuliko lehen neurketan. Ez zen neurketa ona izan atzokoa etxekoen aldetik baina ate aurrean asmatu izanak eta momentu zailetan sufritzen jakiteak izan ziren garaipenaren ardatz nagusiak. Gainera, ikusita multzoan eman diren emaitzak, atzetik datozenenganako zuloa handitzea lortu dute urdinek.

Ez ziren ondo zelairatu etxekoeak eta lehen minutuetan Urnieta izan zen nagusi berdegunean. Dena den, 11. minutuan Iker Ipintzak pase ederra eman zion Dani Sanchez-i eta gola lortzear zela kanpotarren atezainak penalty argia egin zion. Ez zuen barkatu Julen Barandiaran-ek hamaika metroetatik eta markagailua estreinatzea lortu zuen. Golak hala eta guztiz ere ez zuen urnietarrengan eragin handirik izan eta baloi luzeak eta kontraerasoak bilatuz aukera pare bat izan zituzten markagailua berdindu ahal izateko.

Lehen zati honetako azken minutuak etxekoentzat izan ziren, presioa hobeto eginaz, eta gertu izan zuten bigarrena baina markagailua ez zen gehiago mugitu eta urdinen aldeko abantailarekin joan ziren bi taldeak aldageletara.

Bigarren zatiak lehenengoaren tranza antzekoa izan zuen, aukera gutxirekin bi areatan. 62. minutua zen eta Julen Barandiaran-ek urnietako atzelariak ezustean harrapatu zituen falta jaurtiketa azkar baten bitartez, baloia zelairatu berria zen Joanes Iturrarte-rekin jokatu eta azken honek, zorte apur batekin, baloia sareetara bidaltzea lortu zuenean.

Izan zuten urdinek aukeraren bat hirugarrena lortu ahal izateko, baina urnietarrek ere ez zuten etsi eta neurketa amaierara bitarte saiatu ziren golen bat lortzen. Ez zen halakorik gertatu eta andoaindarrek denboraldiko hamalaugarrena garaipena eskuratzea lortu zuten.

Hurrengo astean Mariño azken sailkatuari egingo diogu bisita larunbat arratsaldeko 17:30tan Irungo Ventan futbol zelaian.

Urdaiazpikoaren zozketan 634 zenbakia izan zen saritua.

Hamaikakoa: Asier Iraola, Iker Ipintza, Aritz Chouza, Iñigo Arruabarrena, Ander Setien (Gorka Garcia 73’), Julen Loidi, Martin Mendizabal (Eneko Idigoras 66’), Álvaro Toledo (Jon Olangua 76’), Dani Sanchez (Joanes Iturrarte 53’), Joel Etxeberria (Asier Extremera 66’) eta Julen Barandiaran.

 

VICTORIA PARA COMENZAR EL AÑO Y LA SEGUNDA VUELTA

Los urdiñas derrotaron por 2 goles a 0 al Urnieta en el encuentro que abría la segunda vuelta del campeonato. No fue un buen encuentro por parte local pero el acierto en los metros finales y el saber sufrir cuando el juego así lo requería fueron claves para conseguir una nueva victoria. Además, debido a los resultados producidos esta jornada, se ha ampliado la ventaja con respecto a sus más inmediatos perseguidores.

No comenzaron bien los urdiñas y el Urnieta dominó los primeros impases del encuentro pero a los 11 minutos Iker Ipintza filtraba un buen pase entre líneas a Dani Sanchez y éste último era derribado por el meta visitante cuando ya se disponía a inaugurar el marcador. El colegiado decretó la pena máxima y Julen Barandiaran no perdonó desde los once metros. El gol sin embargo no hizo mella en los visitantes que a base de balones en profundidad y jugadas a la contra dispusieron de un par de ocasiones para igualar el encuentro.

Los minutos finales de este primer acto fueron para los andoaindarras que acertaron más en la presión y cerca estuvieron de ampliar su ventaja pero con la ventaja mínima favorable a los urdiñas se llegaba al descanso.

La segunda mitad fue similar a la primera, con pocas ocasiones de gol. Corría el minuto 62 cuando Julen Barandiaran sorprendió a la zaga visitante al botar rápidamente una falta y ceder el balón al recién incorporado Joanes Iturrarte, quien con algo de fortuna, conseguía el segundo para los urdiñas.

Alguna ocasión más dispusieron los locales para conseguir algún gol más, pero el Urnieta no se rindió en ningún momento y trató de acortar distancias hasta el final con tal de volver a meterse en el partido. Sin embargo, el marcador no se volvió a mover y de esta manera los urdiñas conseguían su decimocuarta victoria de la temporada.

La próxima semana, visitaremos al colista Mariño el sábado a las 17:30 horas en el campo Ventas de Irún.

El número premiado en el sorteo del jamón fue el 634.

Alineación: Asier Iraola, Iker Ipintza, Aritz Chouza, Iñigo Arruabarrena, Ander Setien (Gorka Garcia 73’), Julen Loidi, Martin Mendizabal (Eneko Idigoras 66’), Álvaro Toledo (Jon Olangua 76’), Dani Sanchez (Joanes Iturrarte 53’), Joel Etxeberria (Asier Extremera 66’) y Julen Barandiaran.


Noticias relacionadas

15 de Septiembre de 2019

Asteburuko emaitzak

Leer más

08 de Agosto de 2019

Publicación de Calendarios de las categorias División de Honor Regional y Juvenil de Honor.

Leer más

Sin Comentarios

Inicia sesion en la parte superior de la web


Volver Noticiero

Sponsors

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir su utilización, aunque debera tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades en la navegación. Si continúas navegando, aceptas su uso.

Aceptar Cambiar configuración