SD EUSKALDUNA ANDOAINDARRA

Menu


PREFERENTEKO KRONIKA - CRÓNICA DEL PREFERENTE

21 de Diciembre de 2018

S.D. EUSKALDUNA 2 - OSTADAR S.K.T. 0

Imagen principal noticia

GARAIPENA URTEARI AGUR ESATEKO

Talde urdinak garaipen berri batekin eman zion amaiera urteari eta lehen itzuliari, oraingoan Lasarteko Ostadar taldea 2 eta 0 mendean hartuz. Nahiz eta azken minutuetaraino itxaron behar izan, etxekoak nagusi izan ziren eta merezitako garaipena izan zen.

Kanpotarrak atzean eustera irten ziren eta baloia etxekoei eman zien hasera haseratik, baina hauei gol aukerak sortzea kosta egin zitzaien hasera batetan. Pixkanaka jokaldiak gehiago lantzen hasi ziren eta lehen aukera argia 15. minutuan iritsi zen geldikako jokaldi batean Iñigo Arruabarrena-ren oinetan, baina honen errematea langara joan zen. Handik gutxira Iker Ipintza izan zen ate aurrean bakar bakarrik geratu zena baina bere jaurtiketa zutoin ondotik kanpora joan zen. Joanes Iturrarte-k ere izan zituen bereak, baina bere bi jaurtiketak gurutzatuegiak izan ziren eta ez zuten aterako biderik aurkitu. Ostadarrek aldiz, baloi luzeetan eta geldikako jokaldietan saiatzen zen min egiten baina urdinen atzealdeak ez zuen gehiegi sufritu lehen zatian eta atsedenaldira haserako emaitzaz joan ziren bi taldeak.

Bigarren zatia lehenengoaren ildo beretik hasi zen. Julen Loidi-k baloia langara bidali zuen 5. minutuan eta etxekoen intentzioa zein izango zen argi geratu zen. Dena den, neurketa aurrera zihoan einean, Ostadar taldekoak gehiago hasi ziren urdinen area ingurura gerturatzen eta 72. minutuan baloia langara bidali zuten, kanpotarren aukerarik onena izan zelarik. Urdinen minuturik txarrenak ziren eta hiru puntuek ihes egingo zutenaren arriskua ikusten hasi ziren.

79. minutuan iritsi zen neurketako jokaldirik erabakigarriena. Aritz Chouza barnekaldi ederra egin zuen esker hegaletik eta atezainaren aurrean geratu zenean zangotrabatua izan zen, epaileak etzekoen aldeko penaltya adierazi zuelarik. Aritz Chouza berak ez zuen barkatu hamaika metroetatik urdinak markagailuan aurretik ipiniz. 88. minutuan, Joanes Iturrarte-ren falta jaurtiketa batek hesian jo eta aldaratzea Dani Sanchez-ek jaso zuen baloia sareetara bidali eta partida guztiz erabakita utziz.

Garaipena lortzeaz gain, asteazkenera aurreraturiko neurketa Asier Legorburu taldeko prestatzaile fisikoaren agurreko partida izan zen. Urdinek garaipena berari eskeini zioten eta neurketaren amaieran taldeko kide guztien artean manteatua izan zen. Klubean urte terdi eman ditu Asierrek baina bere konpromezu maila eta lan bikainaren arrasto nabarmena utzi du taldean. Arrazoi pertsonalak direla medio agur esan behar izan du baina lerro hauek probestu nahi ditugu denbora honetan egindako lan bikainarengatik eskerrak emateko eta espero dezagun agur bat izan beharrean gero arte bat izatea. Eskerrik asko Asier!!!

Urtarrilaren 12an bueltatuko da taldea lehiaketara, eguberrietako geldialdiaren ondoren, eta Urnieta taldea izango dugu bisitari Ubitarten.

Urdaiazpikoaren zozketa 647 zenbakia izan zen saritua.

Hamaikakoa: Asier Iraola, Iker Ipintza, Aritz Chouza, Iñigo Arruabarrena, Ander Setien, Julen Loidi, Eneko Idigoras, Martin Mendizabal (Dani sanchez 63’), Joanes Iturrarte (Gorka Garcia 89’),Joel Etxeberria (Asier Extremera 67’) eta Julen Barandiaran (Jon Olangua 84’).

 

VICTORIA PARA DESPEDIR EL AÑO

Los urdiñas terminaron el año y la primera vuelta de la competición con una nueva victoria en Ubitarte, esta vez frente al Ostadar de Lasarte al que derrotaron por 2 a 0. Los locales dominaron el partido y fueron merecedores de la victoria pero ésta no llegó hasta los últimos compases del encuentro.

Con un Ostadar que cedió el balón a los urdiñas y se replegaba atrás, a los andoaindarras les costó comenzar a generar ocasiones claras de gol. Pero poco a poco empezaron a elaborar jugadas de peligro y a los 15 minutos Iñigo Arruabarrena estrellaba el balón en el larguero en una jugada a balón parado. Poco después era Iker Ipintza quien se plantaba sólo ante el meta rival pero su disparo cruzado salía rozando el palo. Joanes Iturrarte por partida doble tuvo otras dos claras para los urdiñas pero tampoco estuvo acertado y sus disparos cruzados no encontraron portería. El Ostadar por su parte no inquietaba más que en balones largos y jugadas a balón parado, pero la zaga urdiña apenas sufrió en la primera mitad, llegándose al descanso con el marcador inicial.

No varió el guión en la segunda mitad y Julen Loidi con otro disparo al larguero a la salida de un córner avisaba de las intenciones urdiñas. A medida que transcurría el encuentro, el Ostadar comenzó a estirarse un poco y a generar ocasiones de peligro, la más clara en un remate al larguero a los 72 minutos. Eran los peores minutos de los urdiñas que veían que se les podían escapar los tres puntos.

Sin embargo, a los 79 minutos llegaba la jugada clave del encuentro. En una gran internada por banda izquierda de Aritz Chouza, éste se plantaba sólo ante el portero rival y era derribado dentro del área con lo que el colegiado decretaba la pena máxima. El propio Aritz Chouza batía al meta visitante poniendo a los urdiñas por delante en el marcador. A los 88 minutos, un disparo de falta de Joanes Iturrarte se estrellaba en la barrera y su posterior rechace lo cazaba Dani Sanchez dentro del área para volver a enviar el balón a las redes y dejar el encuentro sentenciado.

Pero además de la victoria, el encuentro adelantado al miércoles sirvió como despedida del preparador físico Asier Legorburu, a quienes los urdiñas dedicaron la victoria y fue manteado por todos los integrantes de plantilla a la conclusión del encuentro. Tras año y medio en el club, con un trabajo y una dedicación excelentes en donde ha dejado plasmada su huella, Asier abandona el club por motivos personales. Desde estas líneas agradecemos la gran labor realizada durante este tiempo, deseándole lo mejor, y esperemos que se trate de un hasta luego y no de un adiós. Muchas Gracias por todo Asier!!!

La competición se reanudará el 12 de Enero, tras el parón de navidades, cuando los urdiñas recibirán en su campo al Urnieta.

El número premiado en el sorteo del jamón fue el 647.

Alineación: Asier Iraola, Iker Ipintza, Aritz Chouza, Iñigo Arruabarrena, Ander Setien, Julen Loidi, Eneko Idigoras, Martin Mendizabal (Dani sanchez 63’), Joanes Iturrarte (Gorka Garcia 89’),Joel Etxeberria (Asier Extremera 67’) y Julen Barandiaran (Jon Olangua 84’).


Leer también
16 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
14 de Abril de 2019ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA
12 de Abril de 2019ASTEBURUKO KARTELDEGIA - CARTELERA DEL FIN DE SEMANA
10 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas