SD EUSKALDUNA ANDOAINDARRA

Menu


ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA

16 de Diciembre de 2018

VASCONIA C.D. 0 - S.D. EUSKALDUNA

Imagen principal noticia

BERDINKETA ONA BISITA ZAIL BATEAN

Lehen tarde urdinak puntu on bat lortu zuen Puio bezelako zelai zail batean Vasconia taldearen aurka hutsean berdindu ostean. Multzoko talde indartsuenetarikoen arteko neurketa izan zen eta nahiz eta gol aukera gutxi izan partidak, erritmo eta tentsio handiko neurketa izan zen haseratik bukaerara.

Lehen zatian oso gol aukera gutxi izan ziren. Bi taldeek beraien atea babesteari garrantzi gehiago eman zioten eta erasoan berriz jokaldi solte bat edota geldikako jokaldiak probestea izan zuten helburu. Urdinen lehen aukera 19. minutuan heldu zen Joel Etxeberriak eskuin hegaletik eginiko barnekaldi bat atezainak geratu zuelarik Joanes Iturrarte aldaratzearen zain zegoelarik. Eneko Idigorasen urruneko jaurtiketa pare bat izan ziren lehen zatiko 44. minutuan Iker Ipintzak izandako neurketako aukera garbienaren aurrekari. Banakako jokaldi batean, eskuin hegaletik barnekadia egin eta atezainaren aurrean geratu zen, lehenengoan erantzun ona eman ziolarik atezainak baina aldaratzea sareetara bidaltzerako orduan ez zuen asmatu Ikerrek berak eta baloia gutxigatik kanpora joan zen.

Hutsnakoarekin joan ziren bi taldeak atsedenaldira eta bigarren zatian neurketaren gidoiak ez zuen aldaketa handirik izan. Hori bai, etxekoek somatu egin zuten lehen zatiko erritmo bizia eta zertxobait atzeratu ziren baloi luzeekin min egiteko asmotan. Zelai erditik egindako jaurtiketa bat izan zen Vasconiakoen aukerarik garbiena baina baloia Asier Iraolak defendatzen zuen atetik gora joan zen. Urdinek baloi gehiago zuten eta garaipenaren bila joan ziren, eta baita gertu eduki ere 88. minutuan ezker hegaletik Gorka Garciaren jokaldi on baten ostean, bere erdiraketak  ez zuenean errematatzailerik aurkitu ordea.

Boxeo borroka bat izango balitz, urdinek puntuetara garaipena lortuko luketela esan genezake, baina hau futbola da eta, neurketaren zailtasuna ikusirik, puntua ona da. Emaitza honekin gainera, urdinek lehen postuan amaituko dute lehen itzulia hurrengo neurketan zernahi gertatuta ere.

Lehen itzuliko azken neurketa Asteazken honetan jokatuko da Ubitarten Lasarteko Ostadar taldearen aurka arratsaldeko 20:00tan.

Hamaikakoa: Asier Iraola, Iker Ipintza (Markel Iruin 87’), Iñigo Arruabarrena, Ander Setien, Julen Loidi, Aritz Chouza, Eneko Idigoras, Alvaro Toledo (Martin Mendizabal 76’), Joanes Iturrarte (Gorka Garcia 86’), Joel Etxeberria eta Dani Sanchez (Julen Barandiaran 70’).

 

BUEN EMPATE EN UNA VISITA COMPLICADA

El primer equipo urdiña cosechó un valioso empate en su visita al complicado campo de Puio empatando a cero frente al Vasconia. Se enfrentaban dos de los equipos más fuertes de la categoría y pese a que el encuentro no deparó grandes ocasiones, el ritmo y la tensión se palpó durante los noventa minutos.

En la primera mitad hubo muy pocas ocasiones de gol. Ambos equipos se dedicaron a defender su arco y tratar de sacar provecho a alguna acción aislada o al balón parado. La primera ocasión urdiña no llegó hasta los 19 minutos cuando una buena internada de Joel Etxeberria por banda derecha la atajó el meta local en dos tiempos cuando Joanes Iturrarte ya esperaba el rechace para marcar el primero de la tarde. Un par de disparos lejanos de Eneko Idigoras fueron la antesala de la mejor ocasión del encuentro en las botas de Iker Ipintza a los 44 minutos de juego. En una gran internada en jugada personal por banda derecha, se plantaba sólo ante el portero que desvío el primer disparo y el propio Iker no acertó a enviar a las redes el rechace del mismo.

Con el empate inicial se iban los dos conjuntos al vestuario y a la vuelta el guión del encuentro no cambió en exceso. El Vasconia, eso sí, acusó el fuerte ritmo y se replegó algo más buscando balones largos con intención de buscar algo positivo. Un disparo desde el centro del campo que salía por encima del travesaño de la portería defendida por Asier Iraola fue su ocasión más clara. Los urdiñas, ahora con más posesión, buscaron con ahínco la victoria y cerca estuvo de llegar a los 88 minutos en una gran jugada de Gorka Garcia por banda izquierda cuyo pase de la muerte no encontró rematador.

Si estuviéramos hablando de boxeo, los urdiñas se hubieran llevado el encuentro a los puntos, pero esto es fútbol, y el punto lo consideramos muy bueno viendo la complejidad del partido. Con este resultado, los urdiñas finalizarán en primera posición esta primera vuelta del campeonato, ocurra lo que ocurra en el próximo encuentro.

Será el Ostadar de Lasarte quien nos visitará en Ubitarte el Miércoles a las 20:00 horas, encuentro con el que concluirá la primera vuelta.

Alineación: Asier Iraola, Iker Ipintza (Markel Iruin 87’), Iñigo Arruabarrena, Ander Setien, Julen Loidi, Aritz Chouza, Eneko Idigoras, Alvaro Toledo (Martin Mendizabal 76’), Joanes Iturrarte (Gorka Garcia 86’), Joel Etxeberria y Dani Sanchez (Julen Barandiaran 70’).


Leer también
16 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
14 de Abril de 2019ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA
12 de Abril de 2019ASTEBURUKO KARTELDEGIA - CARTELERA DEL FIN DE SEMANA
10 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas