Noticia

ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA

02 de Diciembre de 2018

GURE TXOKOA K.K.E. 1 - S.D. EUSKALDUNA 5

Imagen principal noticia

GOL FESTA NAFARROAKO LURRETAN

Urdinek garaipen sendoa eskuratu zuten Bera-ra eginiko bisitan 1 eta 5-eko emaitzaz, aurkariaren gainetik pasatu ziren lehen zati bikain bati eskerrak batipat. Emaitza gainera mardulagoa izan zitekeen ate aurrean aukera dezente huts egin bait zituzten andoaindarrek baina bigarren zatian Gure Txokoak gola lortu eta momentuka estu hartzen saiatu zen talde urdina.

Urdinak hiru puntuak lortzeko asmo irmoarekin zelairatu ziren eta 7. minuturako, Julen Barandiaran eta Asier Extremera-ren jokaldi bikain batean lehen gola lortu zuten Dani Sanchez-en bitartez. Handik gutxira, antzeko jokaldi batean Dani-k berak esku eskura izan zuen bigarrena eta 20. minutuan etxekoen atezainak erantzun aparta eman zion Asier Extremera-ren jaurtiketari. Baloia urdinena zen eta kontraeraso azkar batean, Dani Sanchez-i penalty argia egin eta Julen Barandiaran-ek bigarrena erdietsi zuen. 37. minutuan, Jonay Venero-k pase bikaina sartu zion Dani Sanchez-i eta honek gola eskura ipini zion Asier Extremera-ri, hirugarrena ezarriz.

Neurketa erabakita zegoen baina andoaindarrek ez zuten hanka altxa izan nahi bigarren zatian eta bigarren minuturako hiru gol aukera garbi izan zituzten. Dena den, korner jaurtiketa batean etxekoek gola lortu zuten izan zuten lehen aukera garbian. Golak hegoak eman zizkien etxekoei eta urdinak estu hartzen saiatu ziren, batez ere falta eta geldikako jokaldiak probestuz, eta izan zituzten aukera pare bat neurketan berriro ere sartzeko.

Dena den, partidarren ondarrean, Eneko Idigoras-en falta jaurtiketa bat ez zuen hartzerik izan etxekoen atezainak eta aldaratzea Alvaro Toledo-k probestu zuen neurketa guztiz erabakita uzteko. Hurrengo jokaldian, Josu Arteaga-ren erdiraketa bat baliatu zuen Joanes Iturrarte-k baloia jaso eta jaurtiketa gurutzatu batekin bostgarrena ezartzeko.

Hurrengo jardunaldian, Touring talde indartsua izango dugu bisitari Ubitarte-n asteazken arratsaldeko 20:00tan.

Hamaikakoa: Asier Iraola, Iker Ipintza (Iker Martin 52’), Iñigo Arruabarrena, Ander Setien (Joel Etxeberria 52’), Julen Loidi, Josu Arteaga, Jonay Venero, Martin Mendizabal (Eneko Idigoras 72’), Asier Extremera, Julen Barandiaran (Joanes Iturrarte 60’) eta Dani Sanchez (Alvaro Toledo 78’).

 

GOLEADA EN TIERRAS NAVARRAS

Los urdiñas obtuvieron una contundente victoria en su visita a Bera por 1 a 5, merced en gran medida a una brillante primera mitad en la que pasaron por encima del cuadro navarro. El resultado pudo ser aún más abultado debido a las numerosas ocasiones que no acertaron a materializar los andoaindarras pero el Gure Txokoa apretó en la segunda mitad en busca de la remontada y por momentos hizo sufrir a los urdiñas.

Salieron decididos los urdiñas en busca de los tres puntos y para el minuto 7, una buena combinación entre Julen Barandiaran y Asier Extremera propició el primero de la tarde, obra de Dani Sanchez que resolvía ante el meta local. Poco después, una jugada calcada a punto estuvo de ser el segundo y a los 20 minutos el meta local se lucía a disparo de Asier Extremera. El balón era de los urdiñas y en una rápida contra, Dani Sanchez era objeto de penalti que lo transformaría en gol Julen Barandiaran. A los 37 minutos un pase en profundidad de Jonay Venero dejaba a Dani Sanchez sólo ante el meta y su pase atrás lo convertía en gol Asier Extremera.

El encuentro estaba sentenciado pero los urdiñas no levantaron el pie en la segunda mitad y salieron decididos a lograr la goleada. Tres clarísimas ocasiones en tan sólo dos minutos lo auguraban pero en la primera llegada de peligro de los locales, éstos conseguían reducir distancias al transformar un córner. El gol espoleó a los locales que trataron de empujar a base de faltas y jugadas a balón parado, y dispusieron de alguna ocasión para meterse en el partido.

Sin embargo, ya en los minutos finales, Alvaro Toledo recogía un rechace del portero a lanzamiento de falta de Eneko Idigoras y lograba establecer el cuarto gol. En la siguiente jugada, Josu Arteaga enviaba un balón al área rival para que Joanes Iturrarte lograse batir al meta rival de disparo cruzado.

La próxima jornada, uno de los gallos de la categoría, el Touring, nos visitará en Ubitarte el miércoles a las 20:00 horas.

Alineación: Asier Iraola, Iker Ipintza (Iker Martin 52’), Iñigo Arruabarrena, Ander Setien (Joel Etxeberria 52’), Julen Loidi, Josu Arteaga, Jonay Venero, Martin Mendizabal (Eneko Idigoras 72’), Asier Extremera, Julen Barandiaran (Joanes Iturrarte 60’) y Dani Sanchez (Alvaro Toledo 78’).


Sin Comentarios


Iniciar sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir su utilización, aunque debera tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades en la navegación. Si continúas navegando, aceptas su uso.

AceptarCambiar configuración