Noticia

ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA

18 de Noviembre de 2018

SANTO TOMAS LIZEOA 0 - S.D. EUSKALDUNA 1

Imagen principal noticia

LANDUTAKO GARAIPENA SANTO TOMAS LIZEOA TALDEAREN AURKA

Aurreko denboraldian gertatu bezela, talde urdinak Larramendi txapelketako porrotaren mendekua eskuratu zuen Santo Tomas Lizeoa taldea 0-1-eko emaitzaz garaitu ostean. Oso partida lehiatua izan zen, bi taldeak garaipenaren bila zelairatu zirelarik hasera haseratik baina hiru puntuak andoaindarrek poltsikoratu zituzten, batipat beraien gaitasun fisiko eta teknikoari esker.

Lehen zatia oso parekatua eta gol aukera gutxikoa izan zen. Urdinek goian presionatzen zuten aurkariari luze jokatzera behartuz eta honela baloiaren jabetza lortzeko asmotan. Lizeotarrak saiatu ziren beraien hegaleko jokalriekin min egiten baloi luze hauetan baina andoaindarren atzealdea bikain jardun zen neurketa osoan zehar. Urdinak bien bitartean partida geixeago kontrolatzen hasi ziren eta baloi jabetza luzeekin eta joko aldaketekin min egiten hasi ziren, lehen zati amaiera inguruan izan zituztelarik aukerarik onenak.

Lehenengoan, Joanes Iturrate-k bikain utzi zion baloia Dani Sanchez-i area ertzean baina azken honen jaurtiketa zutoin ondotik irten zen; eta bigarrengoan, ezker hegaletik Aritz Chouza-ren erdiraketa eta Dani Sanchez-en burukada, zeinak ez zuen oraingoan ere atea asmatzerik izan.

Bigarren zatian urdinak zertxobait atzeratuago zelairatu ziren eta presio maila jeitxi egin zuten, eta etxekoak, talde ona izanik, hau probestu zuten baloi gehiago eduki eta nagusitasun gehiago lortzeko. Dena den, andoaindarrek hau ikusirik berriro ere goian presionatzen hasi eta partidaren kontrola berreskuratu zuten. 69. minutuan, Alvaro Toledo-k pase zoragarria eman zion Joanes Iturrarte-ri eta honek ez zuen barkatu atezainaren aurrean baloia gurutzatu eta neurketako gol bakarra markagailuratuz.

Lieotarrek, neurketa galduta ikusirik, itsu itsuan gora jo zuten puntu bat lortzeko asmotan baina ez zuten apenas gol aukera garbirik lortzerik izan urdinen defentsa lan bikainari eskerrak. Argiena 97. minutuan heldu zen baina Julen Loidi eta Asier Iraola-ren artean, arriskua saiestu eta hiru puntuak Andoain aldera etorri ziren.

Txapelketaren heren bat jokatuta, urdinak sendo ageri dira sailkapeneko lehen postuan, 5 puntuko aldea atereaz Billabona bigarren sailkatuari eta 6 puntu Mundarro hirugarrenari, jokaturiko 10 neurketatik 9 garaipen lortu ostean.

Hurrengo astean Irungo Dunboa Eguzki taldea izango dugu bisitari Ubitarten larunbat arratsaldeko 15:30etan.

Hamaikakoa: Asier Iraola, Iker Ipintza, Iñigo Arruabarrena, Aritz Chouza (Markel Iruin 72’), Ander Setien, Julen Loidi, Eneko Idigoras, Alvaro Toledo (Martin Mendizabal 83’), Joanes Iturrarte (Jon Olangua 89’), Joel Etxeberria (Asier Extremera 81’) eta Dani Sanchez (Julen Barandiaran 63’).

 

TRABAJADA VICTORIA FRENTE AL SANTO TOMAS LIZEOA

Al igual que ocurría la campaña pasada, los urdiñas se vengaron de la derrota del Torneo Larramendi imponiéndose por la mínima al Santo Tomas Lizeo. Un partido muy disputado en los que ambos conjuntos buscaron la victoria desde el pitido inicial pero que la superioridad física y técnica de los urdiñas hizo que los tres puntos subieran al casillero de los andoaindarras.

La primera mitad fue bastante igualada y con pocas ocasiones de gol. Los urdiñas presionaban arriba a los locales obligándoles a jugar en largo y hacerse de esta forma con la posesión del balón. El Lizeo trató de hacer daño en esos balones largos por medio de sus extremos pero los urdiñas se mostraron muy seguros atrás durante todo el encuentro. Los andoaindarras, poco a poco se fueron imponiendo al rival  por medio de posesiones largas y diagonales y dispusieron de las dos ocasiones más claras al final de este primer acto.

Primero, una buena dejada al borde del área de Joanes Iturrarte a Dani Sanchezno acabó con el disparo de éste último que salió desviado por poco y, poco después, un centro de Aritz Chouza por banda izquierda y el posterior remate de cabeza de Dani Sanchez que tampoco encontró la portería.

Salieron algo más replegados los urdiñas al segundo acto y bajaron un poco la presión lo que hizo que el Lizeo tuviera más posesión y demostraron que se trata de un buen equipo ya que los primeros compases de esta segunda mitad fueron suyos. Sin embargo, los urdiñas volvieron a intensificar la presión y volvieron a hacerse dueños del encuentro. A los 69 minutos un sensacional pase Alvaro Toledo dejaba a Joanes Iturrarte sólo contra el portero y tras un disparo cruzado lograba el único gol del encuentro.

El Lizeo con todo perdido se vino arriba en busca el empate pero apenas conseguía trenzar jugadas de peligro debido al buen trabajo defensivo urdiña. La más clara llegó a los 97 minutos pero entre Julen Loidi y Asier Iraola lograron desbaratar el peligro y los tres puntos volaron a Andoain.

Cuando ya se ha completado el primer tercio del campeonato, los urdiñas dominan la clasificación con 5 puntos de ventaja sobre el Bilabona y 6 puntos sobre el Mundarro, obteniendo la sensacional cifra de 9 victorias en 10 encuentros.

La próxima jornada, el equipo irunés del Dunboa Eguzki nos visitará en Ubitarte el sábado a las 15:30 horas.

Alineación: Asier Iraola, Iker Ipintza, Iñigo Arruabarrena, Aritz Chouza (Markel Iruin 72’), Ander Setien, Julen Loidi, Eneko Idigoras, Alvaro Toledo (Martin Mendizabal 83’), Joanes Iturrarte (Jon Olangua 89’), Joel Etxeberria (Asier Extremera 81’) y Dani Sanchez (Julen Barandiaran 63’).



Sin Comentarios


Iniciar sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir su utilización, aunque debera tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades en la navegación. Si continúas navegando, aceptas su uso.

AceptarCambiar configuración