SD EUSKALDUNA ANDOAINDARRA

Menu


ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA

07 de Octubre de 2018

S.D. EUSKALDUNA 2 - ORIOKO F.T. 1

Imagen principal noticia

GARAIPEN ESTUA DANI SANCHEZ-EN GOLEI ESKERRAK

Lehen talde urdinak garaipen estua lortu zuen 2 eta 1eko emaitzaz Orioko taldea gainditu ostean lehen zatian Dani Sanchez-ek lorturiko bi golei eskerrak.

Neurketa berehala jarri zen aldapan behera etxekoentzat lehen minutuan oriotarrek atzealdean izandako akats bat Dani Sanchez-ek markagailua estreinatzeko probestu zuenean. Urdinek gainera haizea aldeko zuten eta estutzen jarraitu zuten bigarren golaren bila. Gertu izan zuen gola Joel Etxeberria-k area ertzetik eginiko jaurtiketa zital batekin baina oraingoan oriotarren atezaina bikain ibili zen. 26. minutuan eskuin hegaletik Joel Etxeberria-k jokaldi bikaina burutu zuen eta honen erdiraketa sareetara bidali zuen Dani Sanchez-ek lehen zutoinean.

Neurketak erabakita zirudien kanpotarrek ez bait zuten arrisku handiegirik eramaten urdinen ate ingurura eta partida erabakiko zuen hirugarren golaren bila jarraitu zuten urdinek. Atzealdean izandako akats larri bat ez zuten probestu oriotarrek markagailua estutzeko baloia langara bidali bait zuten, baina lehen zatiko azken jokaldian falta jaurtiketa bat area barruan ipini eta buruz baloia sareetara bidaltzea lortu zuten.

Bigarren zatian jokoak behera egin zuen. Urdinek ez zuten zelai erdia bereganatzen asmatu eta oriotarrek arriskua sortzen saiatu ziren batez ere geldikako jokaldien bidez. Iker Ipintza-k banakako jokaldi batean gertu izan zuen hirugarrena baina bere jaurtiketa zutoin ondotik kanpora joan zen, eta handik gutxira Dani Sanchez-ek area kanpotik eginiko jaurtiketa bat izan ziren aukerarik aipagarrienak.

Ez zen neurketa ikusgarria suertatu baina honelakoetan esaten den bezela, garrantzitsuena kasu hauetan hiru puntuak lortzea izan ohi da eta atzokoan helburua lortu zen. Hurrengo partida Roteta azken sailkatuaren aurka izango dugu Ubitarten ostiral arratsaldeko 17:45tan.

Urdaiazpikoaren zozketako zenbakia 462 izan zen.

Hamaikakoa: Eneko Lopez, Iker Ipintza, Ander Setien, Iñigo Arruabarrena, Gorka Garcia (Markel Iruin 89’), Jonay Venero, Martin Mendizabal (Jon Olangua 69’), Eneko Idigoras (Alvaro Toledo 83’), Julen Barandiaran (Joanes Iturrarte 73’),  Dani Sanchez eta Joel Etxeberria (Aritz Chouza 82’).

 

TRIUNFO AJUSTADO GRACIAS A LOS GOLES DE DANI SANCHEZ

El primer equipo urdiña logró una apretada victoria por 2 a 1 frente al Orioko merced a dos tantos logrados por Dani Sanchez en la primera mitad.

El encuentro se puso rápido de cara para los locales ya que un fallo defensivo oriotarra lo aprovechó Dani Sanchez al minuto de juego para inaugurar el marcador. Los urdiñas además tenían el viento a favor y siguieron apretando para ampliar la renta. Cerca estuvo Joel Etxeberria de lograr el segundo con un tiro seco del borde del área pero esta vez el portero visitante estuvo muy acertado. A los 26 minutos, una buena jugada por banda derecha de Joel Etxeberria lo aprovechó a la perfección Dani Sanchez para anotar el segundo gol tras un centro al primer palo.

El encuentro parecía decidido ya que los visitantes apenas inquietaban a los urdiñas que buscaban la sentencia con un tercer tanto. Un despiste defensivo a punto estuvo de costar un gol a los urdiñas pero el larguero repelió el lanzamiento, y en la última jugada de la primera mitad el Orioko acortaba distancias a balón parado tras un remate de cabeza a lanzamiento de falta.

En la segunda mitad el juego bajó. Los urdiñas no se hicieron con el centro del campo y el Orioko apretaba intentando crear peligro sobre todo en jugadas a balón parado. Iker Ipintza tras una gran jugada personal tuvo el tercero pero su lanzamiento salió rozando el poste, y Dani Sanchez con un disparo desde fuera del área fueron las ocasiones más claras para los locales.

No fue un gran partido pero lo importante en estos casos es sumar los tres puntos y al final se consiguió el objetivo. La próxima jornada el farolillo Roteta nos visitará en Ubitarte el Viernes a las 17:45 horas.

El número premiado en el sorteo del jamón fue el 462

Alineación: Eneko Lopez, Iker Ipintza, Ander Setien, Iñigo Arruabarrena, Gorka Garcia (Markel Iruin 89’), Jonay Venero, Martin Mendizabal (Jon Olangua 69’), Eneko Idigoras (Alvaro Toledo 83’), Julen Barandiaran (Joanes Iturrarte 73’),  Dani Sanchez y Joel Etxeberria (Aritz Chouza 82’).


Leer también
16 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
14 de Abril de 2019ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA
12 de Abril de 2019ASTEBURUKO KARTELDEGIA - CARTELERA DEL FIN DE SEMANA
10 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas