SD EUSKALDUNA ANDOAINDARRA

Menu


PREFERENTEKO KRONIKA - CRÓNICA DEL PREFERENTE

01 de Octubre de 2018

BILLABONA K.E. 5 - S.D. EUSKALDUNA 1

Imagen principal noticia

PORROT LAZGARRIA JASAN DU PREFERENTE TALDEAK BILLABONAN

Talde urdinak porrot handia jaso zuen Billabona taldeari eginiko bisitan 5-1-eko emaitzaz erori zirelarik. Gaizki atera zitekeen dena, gaizki atera zen eta etxeko taldeak berriz dena aldeko izan zuen.

Neurketa ondo hasi zuten urdinek, berehala egokitu ziren Arratzaingo zelai txikira eta aurkariaren ate ingurura arriskua eramaten hasi ziren. Eskuin hegaletik Iker Ipintzak eta Joel Etxeberria eginiko jokaldi on batek ez zuen errematatzailerik aurkitu eta hortik gutxira Joanes Iturrartek ez zuen asmatu atezainaren aurrean. Joanes berak aukera ederra izan zuen area ertzetik egindako jaurtiketa zital baten bitartez baina etxekoen atezainak, zeinak neurketa borobila burutu zuen, geldiketa bikain batekin erantzun zuen. Eta urdinak hobekien zeuden momentuan iritsi zen etxekoen gola, zelai erditik egindako jaurtiketa eder batek atezain andoaindarra ezustean hartu eta ate barrura joan zenean.

Etxekoen aldeko abantailarekin joan ziren bi taldeak atsedenaldira eta urdinak markagailua iraultzeko asmoz zelairatu ziren bigarren zatian. Baina atzealdean jarraian izandako bi akats barkaezin baliatu zituzten billabonatarrek beste bi gol lortzeko. 3-0 ekoarekin, andoaindarrak aurkariaren atearen bila hasi ziren itsu itsuan eta alboko sake luze bat probestu zuen Julen Barandiaranek urdinen gola lortu eta zerbait positiboa lortu ahal izateko esperantza mantentzeko. Berriro ere etxekoen atezainarekin topo egin zuten aukera on pare batetan baina ordurako baloia etxekoen area inguruan zebilen etengabe.

Baina orduan, 37. minutuan iritsi zen arratsaldeko golik onena. Etxekoen aurrelariak korner jaurtiketa bat area ertzetik jaso eta bere boleakada eskuadratik atea barrura joan zen. Neuketa orduan erabakita geratu zen eta azken minutuetan atzealdean izandako beste akats bat baliatu zuten gainera billabonatarrek bostgarrena lortzeko. Emaitza gogorregia zalantzarik gabe zelaian ikusi zenerako baina futbolean argi geratu zen akatsak oso garesti ordaintzen direla.

Hurrengo jardualdian Orioko taldea izango dugu bisitari Ubiraten larunbatean 17:40an.

Hamaikakoa: Eneko Lopez, Iker Ipintza, Ander Setien, Iñigo Martinez (Julen Loidi 56’), Jonay Venero, Eneko Idigoras (Jon Olangua 77’), Martin Mendizabal (Julen Barandiaran 62’), Alvaro Toledo (Dani Sanchez 74’), Joanes Iturrarte, Dani Tomé (Aritz Chouza 62’)  eta Joel Etxeberria.

 

DURA DERROTA DEL PREFERENTE URDIÑA EN BILLABONA

Abultada derrota la sufrida por el primer equipo urdiña en su visita a Billabona donde cayeron por un marcador de 5-1. Todo lo que podía salir mal, salió mal y a los locales en cambio, todo les fue de cara.

El encuentro comenzó bien para los urdiñas que se adaptaron bien al reducido terreno de juego de Arratzain y comenzaron llevando peligro al área rival. Una buena jugada entre Iker Ipintza y Joel Etxeberria por banda derecha no encontró rematador y acto seguido Joanes Iturrarte erraba un disparo ante un mano a mano con el meta rival. El propio Joanes tras un lanzamiento certero del borde del área obligó a lucirse al portero billabonatarra, muy inspirado durante todo el encuentro. Y cuando mejor estaban los urdiñas, los locales consiguieron adelantarse en el marcador con un lanzamiento desde el centro del campo que sorprendía al portero andoaindarra.

Con la ventaja mínima para los locales se llegaba al descanso y los urdiñas salieron dispuestos a voltear el marcador en la segunda. Pero dos errores garrafales consecutivos en zona defensiva derivaron en dos goles más para el Billabona. Con el 3-0, los andoaindarras se volcaron hacia el marco rival y tras un saque de banda Julen Barandiaran acortaba distancias y mantenía viva la esperanza de conseguir sacar algo positivo. Volvieron a toparse con el meta local en un par de claras ocasiones pero el asedio continuaba.

Pero entonces, a los 37 minutos, llegó el gol de la tarde. El delantero local cazaba una volea tras un lanzamiento de esquina que se colaba por la escuadra y sentenciaba el encuentro. Y ya en los instantes finales, otro fallo defensivo propiciaba el quinto y definitivo gol. Un resultado excesivo por lo que se vio sobre el terreno de juego pero en esto del fútbol queda claro que los errores y la falta de acierto se pagan muy caros.

La próxima jornada el Orioko nos visitará en Ubitarte el sábado a las 17:40.

Alineación: Eneko Lopez, Iker Ipintza, Ander Setien, Iñigo Martinez (Julen Loidi 56’), Jonay Venero, Eneko Idigoras (Jon Olangua 77’), Martin Mendizabal (Julen Barandiaran 62’), Alvaro Toledo (Dani Sanchez 74’), Joanes Iturrarte, Dani Tomé (Aritz Chouza 62’) y Joel Etxeberria.

Leer también
16 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
14 de Abril de 2019ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA
12 de Abril de 2019ASTEBURUKO KARTELDEGIA - CARTELERA DEL FIN DE SEMANA
10 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas