SD EUSKALDUNA ANDOAINDARRA

Menu


PREFERENTEKO KRONIKA - CRONICA DEL PREFERENTE

24 de Septiembre de 2018

S.D. EUSKALDUNA 3 - 1 MARIÑO C.D.

Imagen principal noticia

UBITARTEKO LEHEN GARAIPENA

Irungo Mariño taldearen aurka 3-1eko garaipen argi batekin aurkeztu zen talde urdina bere zalegoaren aurrean. Markagailuan atzetik hasi ziren arren, atsedenaldira heltzear zirela lorturiko berdinketak eta bigarren zati on batean lorturiko beste bi gol nahikoak izan ziren hiru puntuak eskuratu eta sailkapenean liderrarekin berdindurik bigarren postuan kokatzeko.

Etxekoak aginte makilarekin zelairatu ziren, eskuin hegaletik batez ere arriskua eramanez irundarren ate ingurura. Behin eta berriz, Iker Ipintza eta atzokoan neurketako jokalaririk onena izan zen Joel Etxeberriak, kanpotarren atzealdean zuloak bilatzen zituzten, baina gola ez zen iristen. Gainera, zelai erdian izandako baloi galera baten ondorioz, Mariñokoek kontraerasoa armatu eta markagailuan aurre hartzea lortu zuten. Etxekoen erreakzioa aparta izan zen, bost minutu geroago gertu izan zuen Joanes Iturrarte-k berdinketa Dani Sanchez-ekin egindako jokaldi on batetan. Lehen abisu serioa zen, bigarrenean ez zuen barkatu Joanes-ek eta atsedenaldirako minutu bakarra falta zenean berdinketa ezartzea lortu zuen.

Bigarren zatira partida irabazteko asmo trinkoz irten ziren etxekoak, irundarrak atzean sartuta irten zirelarik kontraerasoren bat baliatzeko asmoz. 17. minutuan baloi ederra sartu zion Markel Iruin-ek Dani Sanchez-i eta azken hau atezainaren aurrean bakar bakarrik geratu zen, gola esku eskura ipiniz Julen Barandiaran-i. Behin markagailua iraulita, etxekoak lasaitu egin ziren eta hobeto jokatuz hasi ziren, irundarren hanketan aldiz nekea nabariago ageri zelarik.

Neurketa amaitzeko zortzi minuturen faltan Joel Etxeberria-k bakarkako jokaldi zoragarri batean, lasaitasuna ekarri zuen hirugarren gola ezartzea lortu zuen area ertzetik jaurtiketa gurutzatu bat sareetaratu zuenean.

Hurrengo larunbatean Billabona taldearen aurkako derbya jokatuko da Billabonako Arratzain futbol zelaian arratsaldeko 17:30etan.

Hamaikakoa: Asier Iraola, Iker Ipintza, Ander Setien, Iñigo Arruabarrena (Markel Iruin 46’), Iñigo Martinez, Gorka Garcia (Xuban Zabalo 79’), Jonay Venero (Martin Mendizabal 85’), Julen Barandiaran (Jon Olangua 75’), Joanes Iturrarte, Dani Sanchez  (Iñaki Egibar 85’) eta Joel Etxeberria.

 

PRIMERA VICTORIA EN UBITARTE

Los urdiñas se presentaban ante su afición en Ubitarte y lo hicieron con una merecida victoria por 3-1 frente al Mariño. Pese a comenzar por detrás en el marcador, un gol al filo del descanso y dos más en una gran segunda mitad bastaron para que los locales sumaran otros tres puntos y se coloquen colíderes en la tabla.

Comenzaron mandando los urdiñas que creaban peligro especialmente por banda derecha. Una y otra vez Iker Ipintza y sobre todo Joel Etxeberria, el mejor jugador del encuentro, encontraban huecos en la defensa irundarra. Sin embargo, el gol no llegaba y una pérdida en el centro del campo propició una contra visitante que lograron adelantarse en el marcador. La reacción local no se hizo esperar y a los cinco minutos a punto estuvo Joanes Iturrarte de anotar el empate tras una buena pared que realizó con Dani Sanchez. Era el primer aviso, en el segundo no perdonó Joanes y establecía la igualada al filo del descanso.

La segunda mitad tuvo claro color urdiña que salieron decididos a llevarse el encuentro desde el primer minuto ante un Mariño que esperaba en su área tratando de cazar alguna contra. A los 17 minutos, Markel Iruin enviaba un gran pase en profundidad para que Dani Sanchez se plantará sólo ante el portero y cedía para que Julen Barandiaran anotase el segundo. Ya con el marcador a favor, los urdiñas se tranquilizaron y el juego comenzó a ser más fluido mientras que en los fronterizos el cansancio comenzaba a hacer mella.

A falta de ocho minutos para el final, Joel Etxeberria en una gran jugada personal batía al portero visitante con un tiro cruzado del borde del área y sentenciaba el encuentro a favor de los urdiñas.

El próximo sábado se disputará el derby frente al Billabona a las 17:30h en el campo Arratzain de Billabona.

Alineación: Asier Iraola, Iker Ipintza, Ander Setien, Iñigo Arruabarrena (Markel Iruin 46’), Iñigo Martinez, Gorka Garcia (Xuban Zabalo 79’), Jonay Venero (Martin Mendizabal 85’), Julen Barandiaran (Jon Olangua 75’), Joanes Iturrarte, Dani Sanchez  (Iñaki Egibar 85’) y Joel Etxeberria.

Leer también
16 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
14 de Abril de 2019ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA
12 de Abril de 2019ASTEBURUKO KARTELDEGIA - CARTELERA DEL FIN DE SEMANA
10 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas