Noticia

AURREDENBORALDIKO NEURKETAK - PARTIDOS PRETEMPORADA

23 de Agosto de 2018

S.D. EUSKALDUNA 1 - TOLOSA C.F. 3

Imagen principal noticia

Urdinen lehen taldeak Tolosa C.F. taldearen aurka neurtu zituen atzokoan indarrak aurredenboraldiko lehen neurketan. Ilusioz beteriko denboraldi berri bati hasera eman diote beraz Triki-ren mutilek, igoera postuak lortzeko borrokan aritzeko asmo trinkoarekin.

Lehen zatian urdinek, mailaz gorago eta sasoiz hobeto dagoen talde tolosarrari bikain eutsi zieten eta gainera, neurketako ordu laurdena bete zenean, markagailuan aurretik ipintzea ere lortu zuten Joanes Iturrarte-k, berari eginiko penalti bat gauzatu zuenean. Neurketaren pisua eta baloi jabetza talde Tolosa-rena izan zen, baina ezin izan zuen nagusitasun hori markagailuan erakutsi partida amaiera arte. Zelaian oso nekaturik zegoen talde urdina azken txanpan eta kanpotarrek hori baliatu zuten azken zazpi minutuetan hiru gol lortzeko eta bide batez, andoaindarren lehen entsegua 1-3 emaitzaz amaitu zen.

Larunbat honetan bertan Añorga taldea izango dugu bisitari Ubitarten eguerdiko 12:00etan. Maila bat goitik dagoen beste talde baten aurka neurtuko dituzte berriro ere indarrak urdinek.

Atzokoa denboraldi aurreko lehen neurketa izateaz gain, argazkian azaltzen diren hiru jokalarik berriro ere kamiseta urdina jantzi zuten eguna izan zen.

Markel Iruin, atzelari kementsua, Erasmus-a egiten urte osoa atzerrian eman ondoren berriro ere gure artean daukagu.

Axier Iraola, etorkizun oparoko atezain gaztea, zeina etxera itzuli den Ostadar eta Hernani taldeetan aritu ostean.

Joel Etxeberria, hegaleko trebe eta azkarra, zeina gurera itzuli den Antiguo’ko eta Hernani-n aritu ostean.

Ongi etorri!!

 

El primer equipo urdiña disputó ayer su primer amistoso de pretemporada frente al Tolosa C.F. Comienza así por tanto una nueva e ilusionante temporada en donde los pupilos de Triki trataran de pelear por una plaza que conceda el ascenso de categoría.

En la primera mitad los urdiñas plantaron cara a un rival bastante más rodado y de superior categoría e incluso lograron adelantarse en el marcador al cuarto de hora, merced a un penalti transformado por Joanes Iturrarte que el propio jugador había provocado. Fue el Tolosa quien llevó las riendas del partido y el control del balón durante gran parte del encuentro pero no fue hasta los instantes finales del mismo donde pudo plasmar esa superioridad en goles. Ya con un equipo urdiña muy cansado sobre el césped, en los últimos siete minutos del encuentro los tolosarras lograron marcar tres goles, finalizando el primer ensayo de los andaindarras con el resultado de 1-3.

Este mismo sábado el Añorga visitará Ubitarte a las 12:00 del mediodía. Otro rival de categoría superior que medirá sus fuerzas frente a nuestros urdiñas.

Además de ser el primer partido de pretemporada, el de ayer fue también el día en donde volvieron a vestir la camiseta urdiña los tres jugadores urdiñas que aparecen en la fotografía.

Markel Iruin, bravo defensa que tras cursar un año de Erasmus en el extranjero está de vuelta con nosotros.

Axier Iraola, joven guardameta de gran proyección que tras su paso por Ostadar y Hernani vuelve a casa.

Joel Etxeberria, rápido y hábil extremo que vuelve a casa también tras jugar en Antiguo’ko y Hernani.

Bienvenidos!!!



Sin Comentarios


Iniciar sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir su utilización, aunque debera tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades en la navegación. Si continúas navegando, aceptas su uso.

Aceptar Cambiar configuración