SD EUSKALDUNA ANDOAINDARRA

Menu


PREFERENTE

22 de Abril de 2018

ASTEBURUKO KRONIKA - CRONICA DEL FIN DE SEMANA

Imagen principal noticia

GARAIPENA ARRATSALDE SARGORI BATEAN

Arratsalde berotsu batean hiru puntuak etxean geratu ziren Ostadar taldearen aurkako derbyan 4 eta 2-ko emaitzaz urdinak gailendu zirelarik. Andoaindarrak izan ziren nagusi berdegunean, eta aurkariari emandako bi opari eta ate aurrean huts egin izanak soilik eragotzi zuen markagailuan errenta handiagoa lortu izana.

Neurketa segituan jarri zitzaien maldan behera urdinei. Bostgarren minuturako, atzokoan urteak betetzen zituen Jon Olangua-k etxekoak aurreratu zituen burukada bat sareetaratu ostean. Andoaindarrek partidaren kontrola bereganatu zuten eta kanpotarrek bost gizoneko defensa batekin atzealdean zain zeuden kontraeraso bat probesteko asmotan. 32. minutuan lasarterrak gizon bat gutxiagoz geratu ziren eta hurrengo jokaldian Gorka Garcia-k urdinen bigarrena igo arazi zuen markagailura bigarren zutoinera egindako erdiraketa bat pozoindu eta ate barrura sartu zenean. Hirugarrena gertu izan zuen Alvaro Toledo-k baina area ertzetik eginiko jaurtiketa langara joan zen zuzen zuzenean.

Zelaian gizon bat gehiagoz eta bi goleko abantaila alde zutelarik, bigarren zati lasaia espero zen urdinentzat baina hasi eta berehala lasartearrek abantaila murriztea lortu zuten kontraeraso azkar bat baliatuz. Gol honek min handia egin zien etxekoei eta zalantzak azaleratzen hasi ziren, partidako minuturik txarrenak iritsi zirelarik. Dena den, nekeak kanpotarrengan eragiten hasia zen eta Aritz Chouza-k kontraeraso batean etxekoen hirugarrena markagailuratu zuen 65. minutuan.

78. minutuan Dani Sanchez-ek urdinen laugarrena lortu zuen eta neurketa guztiz erabakita geratu zen. Hortik aurrera etxekoak beste golen bat lortzeko asmoz buru belarri aritu ziren baina ez zuten ate aurrean asmatu eta Ostadar-ek bere bigarrena lortu zuen neurketaren ondarrean.

Taldea goranzko bidean aurkitzen da eta denboraldiko azken hiru neurketei emaitza bolada ezin hobean aurre egingo diete urdinek. Hurrengo astean Martutene taldeari egingo die bisita urdinek

Hamaikakoa: Josu Dominguez, Ander Setien (Josu Arteaga 67’), Gorka Garcia (Moises Duran 66’), Julen Loidi, Iñigo Arruabarrena, Jon Olangua (Jonay Venero 75’), Alvaro Toledo, Ruben Piron, Joanes Iturrarte, Julen Barandiaran (Alex Cevallos 71’) eta Aritz Chouza (Dani Sanchez 66’).

EUSKAL PUNTUAK

Alvaro Toledo 3p

Gorka Garcia 2p

Jon Olangua 1p

 

VICTORIA EN UNA TARDE CALUROSA

Los tres puntos se quedaron en casa en el derby disputado frente al Ostadar en una calurosa tarde en donde los urdiñas se impusieron por 4 goles a 2. Un encuentro en donde los andoaindarras fueron muy superiores pero un par de regalos y la falta de puntería privaron de un resultado más abultado para los locales.

El encuentro se les puso pronto de cara a los urdiñas quienes se adelantaron a los cinco minutos merced a buen remate de cabeza de Jon Olangua, quien celebró de esta manera su cumpleaños en el día de ayer. Los locales dominaban el juego y el Ostadar esperaba agazapado con una defensa de cinco hombres alguna contra que les volviera a meter en el partido. A los 32 minutos los visitantes se quedaron con un jugador menos sobre el césped y en la siguiente jugada Gorka Garcia hacía subir el segundo para los urdiñas tras envenenarse un centro al segundo palo y colarse en la portería rival. Cerca estuvo Álvaro Toledo de lograr el tercero pero su disparo desde la frontal se estrelló en el larguero.

Con un jugador más sobre el terreno de juego y con dos goles de ventaja, todo hacía presagiar una plácida segunda mitad para los urdiñas pero nada más comenzar el segundo acto el Ostadar lograba acortar distanciar en una rápida contra. El gol hizo daño a los andoaindarras y los nervios comenzaron a aflorar,  llegando así los peores minutos de los locales en todo el encuentro. Sin embargo, el cansancio empezó a hacer mella sobre los visitantes y Aritz Chouza lograba el tercero tras culminar una buena contra local a los 65 minutos.

Dani Sanchez lograba el cuarto a los 78 minutos y el encuentro quedó visto para sentencia. A partir de ahí los urdiñas buscaron con ahínco ampliar aún más la ventaja pero no acertaron de cara a gol y fue el Ostadar quien logró el segundo en los últimos minutos del encuentro.

El equipo sigue al alza y afronta los últimos tres encuentros de la temporada inmersos en una inmejorable racha de resultados. La próxima semana el Martutene espera a los urdiñas.

Alineación: Josu Dominguez, Ander Setien (Josu Arteaga 67’), Gorka Garcia (Moises Duran 66’), Julen Loidi, Iñigo Arruabarrena, Jon Olangua (Jonay Venero 75’), Alvaro Toledo, Ruben Piron, Joanes Iturrarte, Julen Barandiaran (Alex Cevallos 71’) y Aritz Chouza (Dani Sanchez 66’).

EUSKAL PUNTUAK

Alvaro Toledo 3p

Gorka Garcia 2p

Jon Olangua 1p

Leer también
16 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
14 de Abril de 2019ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA
12 de Abril de 2019ASTEBURUKO KARTELDEGIA - CARTELERA DEL FIN DE SEMANA
10 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas