SD EUSKALDUNA ANDOAINDARRA

Menu


PREFERENTE

15 de Abril de 2018

ASTEBURUKO KRONIKA - CRONICA DEL FIN DE SEMANA

Imagen principal noticia

EUSKALDUNAREN GOL FESTA TRINTXERPEREN AURKA

Lehen talde urdinak garaipen argia lortu zuen 26. jardunaldian Trintxerpe taldeari eginiko bisitan 2 eta 5-eko emaitzaz. Emaitza gainera are eta hobea izan zitekeen andoaindarrek aukera argiak huts egin zituztelako, penalty jaurtiketa bat barne

Neurketa maldan gora jarri zitzaien urdinei 3. minutuan etxekoak markagailuan aurretik ipini zirelako korner jaurtiketa bat aprobetxatu ondoren. Urdinen erreakzioa aparta izan zen eta berdinketa gertu izan zuten hurrengo jokaldian. Dena den, Julen Barandiaran izan zen banakoa ezarri zuena falta jaurtiketa bat maisuki sareetaratuz. 21. minutuan Iker Martin-ek aurretik ipini zituen urdinak korner jaurtiketa baten ondoren Ander Setien-en pase bat probestu ondoren. Joanes Iturrarte eta Álvaro Toledo-k gertu izan zuten hirugarrena baina atsedenaldira urdinen aldeko gutxieneko abantailarekin joan ziren bi taldeak.

Gertu egon zen Rubén Pirón bigarren zatia hasi eta berehala hirugarrena lortzeko baina etxekoak izan ziren hurrengo jokaldian berdinketa ezartzea lortu zutenak kontraeraso azkar bat baliatuz. 9. Minutuan bi taldeak jokalari bat gutxiagoz geratu ziren epaileak jokaldi berean etxekoen aurrelaria eta urdinen atezaina, Eneko Lopez, egotzi ostean. Neurketa zertxobait erotu egin zen hurrengo minutuetan baina orduan, zelaira irten berria zen Aritz Chouza agertu zen. Bakarkako jokaldi batean penaltya egin zioten eta Aritz Chouza berak aurretik ipini zituen urdinak penalty jaurtiketa gauzatu ondoren.

Gol honi eskerrak, urdinek neurketaren kontrola hartu zuten eta Joanes Iturrarte-k 26. minutuan partida erabakita utzi zuen atezainaren aurrean baloia gurutzatu ostean. Etxekoen atezaina dena den bikain aritu zen hurrengo jokaldian penalty jaurtiketa bat desbideratu ostean. Neurketaren ondarrean Dani Sanchez izan zen jaurtiketa gurutzatu batekin bostgarren gola markagailuratzea lortu zuena.

Garaipen on honen ostean, taldeak oso sentsazio bikainak erakusten darrai. Hurrengo astean, Ostadar gure bizilagunak izango ditugu bisitari Ubitarten larunbat arratsaldeko 17:45-tan.

Hamaikakoa: Eneko Lopez, Ander Setien, Arkaitz Etxebeste, Julen Loidi, Iñigo Arruabarrena, Jonay Venero (Josu Dominguez 56’), Alvaro Toledo (Jon Olangua 85’), Ruben Piron, Joanes Iturrarte (Dani Sanchez 75’), Julen Barandiaran (Alex Cevallos 80’) eta Iker Martin (Aritz Chouza 63’).

EUSKAL PUNTUAK

Julen Barandiaran 3p

Iker Martin 2p

Iñigo Arruabarrena 1p

 

GOLEADA DEL EUSKALDUNA FRENTE AL TRINTXERPE

El primer equipo urdiña goleó al Trincherpe en su visita correspondiente a la jornada 26 por 2-5, resultado que incluso pudo ser mayor ya que los urdiñas desaprovecharon numerosas ocasiones de gol, incluido un lanzamiento de penalty.

El encuentro se puso cuesta arriba ya que a los 3 minutos los locales se adelantaban en el marcador al transformar el primer gol tras un saque de esquina. La reacción urdiña fue inmediata y a punto estuvo de igualar el encuentro en la siguiente jugada. Sin embargo fue Julen Barandiaran quien marcó un golazo de falta a los diez minutos para poner las tablas en el marcador. A los 21 minutos Iker Martin, ponía en ventaja a los andoaindarras tras aprovechar una buena cesión de Ander Setien a la salida de un córner. Joanes Iturrarte y Álvaro Toledo tuvieron el tercero en sus botas pero se llegó al descanso con ventaja mínima para los urdiñas.

A punto estuvo Rubén Pirón de lograr el tercero nada más comenzar la segunda mitad pero fueron los locales los que lograron marcar en la jugada siguiente tras una rápida contra. A los 9 minutos ambos equipos se quedaron con un jugador menos sobre el terreno de juego tras expulsar el árbitro en la misma jugada a Eneko Lopez, portero urdiña, y al delantero del Trincherpe. El partido se volvió un poco loco a continuación, sin un dominador claro sobre el césped, pero ahí apareció de Aritz Chouza, quien acababa de salir al terreno de juego y tras una jugada personal fue objeto de penalti. Corría el minuto 22 y el mismo Aritz Chouza ejecutó la pena máxima volviendo a poner en ventaja a los urdiñas.

A raíz del gol, el Euskalduna se hizo con el dominio del encuentro y Joanes Iturrarte sentenció para los urdiñas a los 26 minutos tras cruzar el balón ante la salida del guardameta local, quien sí estuvo afortunado minutos después al detener un lanzamiento de penalti. En los últimos instantes del encuentro fue Dani Sanchez quien de tiro cruzado lograba el quinto y definitivo para los urdiñas.

Tras este buen triunfo, el equipo sigue mostrando unas excelentes sensaciones. La próxima semana, nuestros vecinos del Ostadar visitarán Ubitarte el sábado a las 17:45.

Alineación: Eneko Lopez, Ander Setien, Arkaitz Etxebeste, Julen Loidi, Iñigo Arruabarrena, Jonay Venero (Josu Dominguez 56’), Alvaro Toledo (Jon Olangua 85’), Ruben Piron, Joanes Iturrarte (Dani Sanchez 75’), Julen Barandiaran (Alex Cevallos 80’) eta Iker Martin (Aritz Chouza 63’).

PUNTOS EUSKAL

Julen Barandiaran 3p

Iker Martin 2p

Iñigo Arruabarrena 1p

Leer también
16 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
14 de Abril de 2019ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA
12 de Abril de 2019ASTEBURUKO KARTELDEGIA - CARTELERA DEL FIN DE SEMANA
10 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas