SD EUSKALDUNA ANDOAINDARRA

Menu


PREFERENTE

04 de Marzo de 2018

ASTEBURUKO NEURKETAKO KRONIKA - CRONICA DEL PARTIDO DEL FIN DE SEMANA

Imagen principal noticia

JOANES ITURRARTE PROTAGONISTA URDINEN GARAIPEN BERRI BATEAN

Sasoi betean dagoen Joanes Iturrarte-ren bi golei eta Dani Sanchez-en beste bati esker talde urdinak Billabonaren aurkako derbia eskuratu zuen 3-1-eko emaitzaz. Taldeak gainera beste zenbait aukera izan zuen markagailuko errenta handitzeko baina zelaian ikusitakoaren arabera, garaipena guztiz merezitakoa izan zen.

Indartsu zelairatu ziren urdinak eta 11. minuturako Joanes Iturrarte-k lehen abisua eman zuen Ander Setien-ek erdiraturiko baloi bat buruz errematatu ostean, baina billabonatarren atezainaren erantzun apartarekin aurkitu zen. 21. minutuan iritsi zen neurketako lehen gola, Alex Cevallos-ek Aritz Chouza-ri pase bikaina eman eta honek Joanes Iturrate-ri gola esku eskura ipini zioenean. Billabonatarrek ez zuten arrisku handirik eramaten urdinen ate ingurura, neurketako ordu erdia pasatxo eduki zuten aukerarik garbiena jaurtiketa gurutzatu baten bitartez baina Eneko Lopez-ek erantzun aparta eman eta atsedenaldira 1-0-ekoarekin joan ziren bi taldeak.

Bigarren zatira neurketa erabakita uzteko helburuarekin zelairatu ziren urdinak eta aukera garbiak izan zituzten horretarako. Iker Ipintza-ren jaurtiketa bat, atezainak bikain desbiratu zuena, eta Jonay Venero-k buruz ozta ozta zutoin ondotik bidalitakoak izan ziren bi aukera garbienak. Joanes Iturrarte izan zen berriro ere 10. minutuan atezainaren irteera gainditu eta partidako bigarrena igo arazi zuena. Urdinek neurketa kontrolpean zuten eta bazirudien berau erabakita zegoela baina jokaldi bakan batean Billabonatarrek markagailua estutzea lortu zuten 79. minutuan. Dena den, hurrengo jokaldian Dani Sanchez-ek Aritz Chouza-ren erdiraketa bat sareetara bidaltzea lortu eta orduan bai, neurketa guztiz erabakita geratu zen.

Itxura ona eskeini zuten Triki-ren mutilek laugarren garaipena jarraian eskuratuz eta igoera postuetara gerturatzeko beste urrats bat emanez. Hurrengo larunbatean, Sanpedrotarra taldeari egingo dio bisita talde urdinak arratsaldeko 15:30-tan jokatuko den neurketan.

Hamaikakoa: Eneko Lopez, Ander Setien, Xuban Zabalo, Julen Loidi, Iñigo Arruabarrena, Jonay Venero (Jon Olangua 70’), Ruben Piron, Iker Ipintza (Gorka Garcia 83’), Alex Cevallos (Dani Sanchez 66’), Joanes Iturrarte (Josu Arteaga 86’) eta Aritz Chouza (Iker Martin 84’).

EUSKAL PUNTUAK

Joanes Iturrarte 3p

Alex Cevallos 2p

Aritz Chouza 1p

 

JOANES ITURRARTE PROTAGONISTA EN UNA NUEVA VICTORIA URDIÑA

Dos goles de un Joanes Iturrarte en plena forma y otro de Dani Sanchez sirvieron para que el equipo preferente urdiña se llevará el derby ante el Billabona por 3-1. El equipo gozó de alguna otra clara ocasión para ampliar la ventaja en el marcador pero visto lo sucedido en el terreno de juego la victoria fue totalmente merecida.

Salieron intensos los urdiñas y a los 11 minutos ya avisó Joanes Iturrarte en un remate de cabeza a centro de Ander Setien ante el que el portero billabonatarra respondió con una gran intervención. A los 21 minutos llegó el primer gol en una jugada en la que Alex Cevallos asistió a Aritz Chouza para que éste cediera el gol en bandeja a Joanes Iturrarte. El Billabona no creaba excesivo peligro ante la meta local y un disparo cruzado pasada la media hora a la que respondió con acierto Eneko Lopez fue la ocasión más clara del cuadro visitante.

Los urdiñas salieron a sentenciar el encuentro en la segunda mitad y gozaron de buenas oportunidades para ello por medio de Iker Ipintza en un remate al que el portero respondió con gran acierto y Jonay Venero en un remate de cabeza que se fue fuera por los pelos. Pero fue nuevamente Joanes Iturrarte a los 10 minutos quien resolvió ante el portero visitante ampliando la ventaja en el marcador. Los urdiñas controlaban el juego y el encuentro parecía sentenciado pero en una jugada aislada el Billabona acortó distancias en el minuto 79. Sin embargo, en la siguiente jugada Dani Sanchez establecía el 3-1 definitivo tras un gran centro de Aritz Chouza y entonces sí, el encuentro quedó visto para sentencia.

Buena imagen la mostrada por el cuadro que dirige Triki enlazando la cuarta victoria consecutiva a acercándose un poco más a los puestos de ascenso. La próxima semana el equipo urdiña visita al siempre complicado Sanpedrotarra el sábado día 10 a las 15:30 horas.

Alineación: Eneko Lopez, Ander Setien, Xuban Zabalo, Julen Loidi, Iñigo Arruabarrena, Jonay Venero (Jon Olangua 70’), Ruben Piron, Iker Ipintza (Gorka Garcia 83’), Alex Cevallos (Dani Sanchez 66’), Joanes Iturrarte (Josu Arteaga 86’) y Aritz Chouza (Iker Martin 84’).

PUNTOS EUSKAL

Joanes Iturrarte 3p

Alex Cevallos 2p

Aritz Chouza 1p

Leer también
16 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
14 de Abril de 2019ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA
12 de Abril de 2019ASTEBURUKO KARTELDEGIA - CARTELERA DEL FIN DE SEMANA
10 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas