SD EUSKALDUNA ANDOAINDARRA

Menu


PREFERENTE

18 de Febrero de 2018

ASTEBURUKO KRONIKA - CRONICA DEL FIN DE SEMANA

Imagen principal noticia

ENEKO LOPEZ ERABAKIGARRI EUSKALDUNAREN GARAIPENEAN

Sufritutako garaipena lortu zuten urdinek Urnieta-ren aurkako derbian. Denboraldiko neurketarik txarrena jokatu izan bazen ere, hiru puntuak etxean geratu ziren nahiz eta bi jokalari gutxiagorekin amaitu eta Eneko Lopez atezain urdinari eskerrak, zeinak penalty bat geratu zuen 85. minutuan.

Ez ziren ondo zelairatu urdinak eta akats ugari egin zituzten baloi irteeran eta paseak ematerako orduan. Presiora ere berandu iristen ziren eta urnietarrak oso eroso zeuden zelaian. Baina gauzak zer diren, etxekoek okerren ari ziren momentuan, Joanes Iturrarte-k area barruan baloi bat jaso eta urdinak aurretik ipintzea lortu zuen. 19. minutua zen eta ordurako urnietarrek bi gol aukera on izan zituzten baina bietan Eneko Lopez-ek bikain aldendu zuen arriskua. Golak min handia egin zien kanpotarrei baina urdinek ez zuten asmatu ate aurrera arriskua eramaten eta lehen zatia 1-0-ekoarekin amaitu zen.

Bigarrenena lehenengoaren ildo beretik joan zen, joko gutxi zelaian eta akats ugari baloia mugitzeko orduan. 12. minutuan Dani Sanchez-ek urnietar atzelari bati baloia lapurtu eta esku eskura jarri zion bigarren gola Ruben Piron-i. Neurketa erabakita zegoela zirudien baina kanpotarrek aldea murriztea lortu zuten korner baten bitartez 7 minutu geroago.

Hurrengo minutuetan urnietarrak estutzen saiatu ziren baina urdinek ez zuten gehiegi sufritu atzealdean, baina orduan epaileak protagonismoa hartu nahi eta Dani Sanchez egotzi zuen etxekoak jokalari bat gutxiagorekin utziz. Falta gogorra jaso zuen Dani-k eta zelaia odoletan utzi behar izan zuen, urnietarrak zigorrik gabe geratu baziren ere. Horrekin gustora ez eta hortik bost minutura, marrazainak  urdinen aurkako penaltya ikusi eta Iñigo Arruabarrena ere egotzi egin zuen epaileak. Penalty jaurtiketa igerri eta bikain gelditu egin zuen Eneko Lopez-ek. Hortik amaierara bitarte etxekoak markagailuan zuten errenta eusten saiatu ziren eta honela amaitu zen neurketa.

Hurrengo astean sailkapenean puntuetara berdinduta dagoen EAS08 taldearen aurkako neurketa zaila izango dute urdinek etxetik kanpora.

Hamaikakoa: Eneko Lopez, Iker Ipintza, Gorka Garcia (Xuban Zabalo 56’), Iñigo Arruabarrena, Julen Loidi, Iker Martin (Iñigo Martinez 65’), Ruben Piron, Joanes Iturrarte (Moises Duran 67’), Dani Sanchez, Martin Mendizabal (Ander Setien 80’) eta Aritz Chouza (Julen Barandiaran 87’).

EUSKAL PUNTUAK

Eneko Lopez 3p

Martin Mendizabal 2p

Joanes Iturrarte 1p

 

ENEKO LOPEZ DECISIVO EN LA VICTORIA URDIÑA

El Euskalduna obtuvo una sufrida victoria en el derby frente al Urnieta. Pese a haber jugado el peor encuentro de la temporada, los tres puntos se quedaron en casa pese a acabar el encuentro con dos jugadores menos y gracias a que el portero urdiña Eneko Lopez detuvo un penalty en el minuto 85.

No salieron bien entonados los urdiñas y hubo muchas imprecisiones tanto en la salida de balón como en los pases. Llegaban tarde a la presión y los urnietarras se sentían muy cómodos sobre el césped. Pero lo que son las cosas, cuando peor estaban los locales, Joanes Iturrarte se hizo con un balón dentro del área y puso a los urdiñas por delante. Era el minuto 19 y para entonces el Urnieta ya había gozado de dos buenas ocasiones en donde Eneko Lopez despejó muy bien el peligro en ambas. El gol hizo mucho a los visitantes pero los urdiñas no supieron aprovechar esta circunstancia para llevar peligro a la portería rival y se llegó al descanso con el marcador de 1-0.

La segunda mitad comenzó como la primera, poco juego sobre el césped y muchas imprecisiones a la hora de mover el balón. A los 12 minutos Dani Sanchez robó el balón al defensor urnietarra y sirvió en bandeja el segundo gol a Rubén Pirón. Pese a que el encuentro parecía sentenciado, los visitantes lograron reducir distanciar 7 minutos después tras un lanzamiento de esquina.

En los minutos siguientes los urnietarras trataron de apretar a los locales con la intención de llevarse algo positivo pero los urdiñas no sufrieron en demasía en defensa. Y entonces surgió la figura de protagonismo del colegiado al expulsar a Dani Sanchez y dejar a los locales con un jugador menos. Tras recibir una durísima entrada, Dani tuvo de dejar el terreno de juego sangrando mientras los visitantes no recibían sanción alguna. Y no contentos con ello, cinco minutos después el asistente decretó penalty en contra de los urdiñas y la consiguiente expulsión de Iñigo Arruabarrena. Eneko Lopez adivinó el lanzamiento y detuvo el penalty. De ahí hasta el final los urdiñas defendieron su ventaja con uñas y dientes y lograron hacerse con la victoria.

La próxima semana nos espera una visita complicada frente al EAS08, equipo que comparte los mismos puntos que los urdiñas en la tabla.

Alineación: Eneko Lopez, Iker Ipintza, Gorka Garcia (Xuban Zabalo 56’), Iñigo Arruabarrena, Julen Loidi, Iker Martin (Iñigo Martinez 65’), Ruben Piron, Joanes Iturrarte (Moises Duran 67’), Dani Sanchez, Martin Mendizabal (Ander Setien 80’) y Aritz Chouza (Julen Barandiaran 87’).

PUNTOS EUSKAL

Eneko Lopez 3p

Martin Mendizabal 2p

Joanes Iturrarte 1p

Leer también
16 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
14 de Abril de 2019ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA
12 de Abril de 2019ASTEBURUKO KARTELDEGIA - CARTELERA DEL FIN DE SEMANA
10 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas