SD EUSKALDUNA ANDOAINDARRA

Menu


PREFERENTE

04 de Febrero de 2018

ASTEBURUKO KRONIKA - CRONICA DEL FIN DE SEMANA

Imagen principal noticia

GARAIPEN HANDIA EUSKALDUNA TALDEAK

Garaipen argia lortu zuen Euskalduna preferente mailako taldeak Oiartzun-i 0 eta 6 irabazi ostean.  Guztiz ureztaturik zegoen zelai batera bikain egokitu ziren atzokoan gorriz aritu ziren urdinak eta denboraldiko garaipenik handiena erdietsi zuten.

Hasera aparta izan zuten andoaindarrek eta honen ondorio izan zen 20. segunduan Joanes Iturrarte-k neurketako ehen gola erdietsi zuela. Zelaian erabateko nagusitasuna zuten urdinek eta bigarrena gertu izan zuten zenbait jokaldietan baina ez zuten ate aurrean asmatu eta atsedenaldira gol bakarreko abantailarekin joan ziren.

Bigarren zatian oso indartsu zelairatu ziren urdinak eta Ruben Piron-ek baloia zutoinera bidali zuen lehen jokaldian. Julen Barandiaran izan zen neurketao bigarrena markagailuratu zuena eta segidan etorri ziren Ruben Piron eta Iñigo Arruabarrena-ren golak. Lehenak maisuki sareetaratu zuen baloia zutoin ondotik eta bigarrenak eskuin hegaletik eginiko jokaldi bat bikain amaitu zuen area txikian. Buruz igoarazi zuen laugarrena Iñigo Arruabarrena-k eta neurketa erabat erabita geratu zen bigarren zatiko hamargarren minuturako.

Triki-k orduan orain arte minutu gehien jokatu duten jokalariei atseden eman eta aulkiko jendeari aukera eman zien. Hauek ez zuten kale egin eta taldeak beste bi gol erdietsi zituen. Joanes Iturrarte-k eta Alex Cevallos-ek bakarkako jokaldietan lortu zituzten golak eta lehen nahiko erabakita zegoen neurketa erabat itxi zuten.

Taldeak itxura aparta ematen jarraitzen du liga amaitzeko hamaika norgehiagoka falta direnean oraindik ere goiko postuengatik borrokan jarraitzen dute urdinek. Hurrengo larunbatean Iñauteriak direla eta ez da jardunaldirik izango eta hamabost egun barru Urnieta taldearen aurkako derbya izango dugu Ubitarten.

Hamaikakoa: Eneko Lopez, Ander Setien, Arkaitz Etxebeste, Julen Loidi (Gorka Garcia 60’), Iñigo Arrubarrena (Josu Arteaga 60’), Jonay Venero, Alvaro Toledo (Alex Cevallos 63’), Joanes Iturrarte, Ruben Piron (Dani Sanchez 63’), Julen Barandiaran eta Aritz Chouza (Iker Martin 63’)

EUSKAL PUNTUAK

Jonay Venero 3p

Joanes Iturrarte 2p

Julen Barandiaran 1p

 

 

SET EN BLANCO PARA EL EUSKALDUNA

El equipo de preferente del Euskalduna obtuvo una contundente victoria tras derrotar al Oiartzun por 0 a 6. En un terreno de juego totalmente encharcado los urdiñas, ayer de rojo, se adaptaron perfectamente y lograron la victoria más amplia de la temporada.

Los urdiñas tuvieron un inicio demoledor ya que a los 20 segundos Joanes Iturrarte ya había puesto en ventaja al cuadro urdiña. Sólo había un equipo sobre el terreno de juego pero pese a contar con varias oportunidades para lograr el segundo, no atinaron de cara a portería y se llegó al descando con tan sólo un gol de ventaja.

En la segunda los urdiñas salieron realmente fuertes y Ruben Piron envió un balón al palo en la primera jugada. Fue Julen Barandiaran el que llevó el segundo gol al marcador y acto seguido llegaron los tantos de Ruben Piron e Iñigo Arruabarrena. Julen marcó de un disparo ajustado al palo y Ruben tras culminar en el área pequeña una jugada por banda derecha. Iñigo Arruabarrena lograba de cabeza el cuarto y para el minuto diez de la segunda mitad el encuentro estaba decidido.

Fue entonces cuando Triki decidió mover fichas y retiró del terreno de juego a los jugadores que más minutos han disputado hasta ahora. Los refuerzos desde el banquillo no defraudaron y el equipo logró dos goles más. El quinto fue obra de Joanes Iturrarte y el sexto de Alex Cevallos, ambos tras finalizar sendas jugadas personales, y dejaron el partido más sentenciado todavía.

El equipo urdiña sigue mostrando una gran imagen y a falta de once jornadas para la conclusión del campeonato siguen optando por los puestos altos de la tabla. La próxima no habrá liga por motivo del Carnaval y dentro de quince días el Urnieta nos visitará a Ubitarte para disputar el derby.

Alineación: Eneko Lopez, Ander Setien, Arkaitz Etxebeste, Julen Loidi (Gorka Garcia 60’), Iñigo Arrubarrena (Josu Arteaga 60’), Jonay Venero, Alvaro Toledo (Alex Cevallos 63’), Joanes Iturrarte, Ruben Piron (Dani Sanchez 63’), Julen Barandiaran y Aritz Chouza (Iker Martin 63’)

PUNTOS EUSKAL

Jonay Venero 3p

Joanes Iturrarte 2p

Julen Barandiaran 1p

Leer también
16 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
14 de Abril de 2019ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA
12 de Abril de 2019ASTEBURUKO KARTELDEGIA - CARTELERA DEL FIN DE SEMANA
10 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas