
PREFERENTEKO KRONIKA - CRONICA DEL PREFERENTE
URDINEN GARAIPEN BIKAINA LIZEOREN AURKA
Preferente mailako Euskalduna taldeak garaipen argia lortu zuen 5-1-eko emaitzaz Santo Tomas Lizeoa gaindituz. Aurreko neurketetan hainbeste somatu den ate aurrean asmatu ez izana, ez zen eman atzokoan eta norgehiagoka erabakita geratu zen arte errenditu ez zen aurkari on baten aurrean garaipen aparta lortu zuten.
Jokoan sartzea kosta egin zitzaien urdinei zelaian ondo finkaturik zegoen aurkariaren aurrean, zeinak kontraerasoak eta geldikako jokaldiak probesten zituen arriskua sortzeko. Ruben Piron-ena izan zen lehen aukera 17. minutuan baina bere jaurtiketa desbideratuta joan zen. Korner jaurtiketa bat bigarren zutoinean buruz errematatu zuen Ander Setienek 28. minutuan neurketako lehen gola lortuz. Gertu izan ziren Álvaro Toldeo eta Moisés Durán bigarrena lortzeko baina markagailua ez zen gehiago mugitu lehen zati honetan.
Bigarren zatian Joanes Iturrarte-ren lana erabakiorra izan zen norgehiagokaren bilakaerarako. Bera izan zen bigarren gola ekarri zuen jokaldiaren egilea, eskuin hegaletik jokaldia egin eta erdiraketa neurtua Aritz Chouza-k sareetaratu zuen plantxan eginiko erremate batekin. Rubén Pirón-ek 8 minutu geroago lizeotarren huts bat aprobetxatu eta hirugarrena igo arazi zuen markagailura atezainaren aurrean jokaldia amaitu ostean eta 73. minutuan penalti argi bat Álvaro Toledo-k sareetaratu zuen laugarren gola markagailuratuz. Lizeotarrek 79. minutuan lortu zuten beraien gola urdinen akats bat aprobetxatu ostean baina neurketa ordurako erabakita zegoen, are gehiago Joanes Iturrarte-k bere lan bikaina bostgarren gol batekin borobildu zuenean.
Hurrengo astean bostgarren sailkatua den Orioko taldeari egingo die bisita urdinek larunbatean arratsaldeko 16:30-etan Mendibeltz futbol zelaian.
Hamaikakoa: Eneko Lopez, Ander Setien, Xuban Zabalo (Dani Sanchez 61’), Julen Loidi (Arkaitz Etxebeste 77’), Iñigo Arruabarrena, Jon Olangua (Iker Martin 69’), Alvaro Toledo (Dani Tomé 73’), Ruben Piron, Moises Duran (Joanes Iturrarte 46’), Iker Ipintza eta Aritz Chouza.
EUSKAL PUNTUAK
Joanes Iturrarte 3p
Iñigo Arruabarrena 2p
Álvaro Toledo 1p
GRAN VICTORIA URDIÑA FRENTE AL LIZEO
El equipo de preferente de la S.D. Euskalduna logró una contundente victoria por 5 goles a 1 frente al Santo Tomas Lizeoa. El acierto de cara a gol, que tanto ha faltado en anteriores partidos, fue clave para doblegar a un buen rival que no se rindió hasta que el encuentro quedó sentenciado en la segunda mitad.
Le costó entrar en el juego al equipo urdiña ante un rival bien plantado que cerraba bien los espacios e inquietaba en las contras y a balón parado. Rubén Pirón fue el primero en probar fortuna a los 17 minutos pero su lanzamiento salió desviado. Fue Ander Setien en el minuto 28 quien, tras rematar un córner de cabeza en el segundo palo, inauguró el marcador. Cerca estuvieron Álvaro Toledo y Moisés Durán de marcar el segundo pero el marcador no se volvió a mover en la primera mitad.
En la segunda mitad la aparición de Joanes Iturrarte fue clave para el devenir del partido. Suya fue la jugada en el minuto 16 por banda derecha que supuso el 2-0 tras un remate en plancha de Aritz Chouza. Rubén Pirón lograba el tercero 8 minutos después tras batir en un mano a mano al portero rival tras un error defensivo lizeotarra y Álvaro Toledo el cuarto tras transformar un claro penalty a los 73 minutos. El Lizeo acortó distancias a los 79 minutos tras aprovechar un error defensivo pero el encuentro ya estaba decidido y más aún cuando Joanes Iturrarte redondeó su actuación al marcar el quinto y definitivo tanto.
La próxima semana los urdiñas visitarán al quinto clasificado Orioko el sábado a las 16:30 horas en el campo de Mendibeltz.
Alineación: Eneko Lopez, Ander Setien, Xuban Zabalo (Dani Sanchez 61’), Julen Loidi (Arkaitz Etxebeste 77’), Iñigo Arruabarrena, Jon Olangua (Iker Martin 69’), Alvaro Toledo (Dani Tomé 73’), Ruben Piron, Moises Duran (Joanes Iturrarte 46’), Iker Ipintza y Aritz Chouza.
PUNTOS EUSKAL
Joanes Iturrarte 3p
Iñigo Arruabarrena 2p
Álvaro Toledo 1p
Leer también | |
---|---|
16 de Abril de 2019 | EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS |
14 de Abril de 2019 | ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA |
12 de Abril de 2019 | ASTEBURUKO KARTELDEGIA - CARTELERA DEL FIN DE SEMANA |
10 de Abril de 2019 | EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS |
Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.