SD EUSKALDUNA ANDOAINDARRA

Menu


PREFERENTEKO KRONIKA - CRONICA DEL PREFERENTE

08 de Enero de 2018

S.D. EUSKALDUNA 1 - 1 HERNANI C.D. B

Imagen principal noticia

BESTE BI PUNTUK HEGAN EGITEN DUTE UBITARTETIK

Ezin izan zuen garaipen batekin urteari hasera eman Euskaldunako preferente taldeak. Ez zuten azkenaldian zelaian erakusten ari diren mailarik erakutsi baina orokorrean aurkaria baino hobeto jardun arren, berriro ere bi puntuk ihes egin zuten Ubitartetik.

Hobeto zelairatu ziren urdinak eta haseratik bilatu zuten aurkariaren atea. Hegaletatik min handia egin zuten lehen zatian, batez ere Iker Ipintza eta Joanes Iturrarte-ren hegaletik, eta behin eta berriro zuloak bilatzen zituzten hernaniarren atzealdean. 19. minutuan iritsi zen neurketako lehen gola, zorte apur batekin dena esan behar bada. Iker Ipintzak bigarren zutoinera eginiko erdiraketa bat pozoindu egin zen eta aterako bidea aurkitu zuen. Saiatu ziren bigarrena lortzen atsedenaldira heldu aurretik baina Hernaniko atezainak, oso maila onean neurketa osoan, eta apunteri ezak eragotzi zuten lasaitasuna ekarriko zukeen gola.

Bigarren zatian ez zuten jokoan asmatu urdinek eta lehenengoan hainbeste erabilitako hegalak alde batera utzi eta jokoa erditik eramaten saiatu ziren. Ez zuten hainbeste eraginkortasun aurkitu zelaian ondo finkatua zegoen aurkariaren aurrean. Hernaniarrek 20. minutuan berdindu zuten markagailua neurketa osoan izandako gol aukera bakarra probestu ostean. Baloi geldikako jokaldi batean aldaretze baten bitartez bigarren baloia jaso eta banakoa ezarri zuten.

Saiatu ziren urdinak garaipenaren golaren bila baina atzokoan alperrik izan zen, Triki-ren aldaketak ez ziren atzokoan aurreko neurketetan bezain eraginkorrak suertatu. 89. minutuan Aritz Chouza-ren falta jaurtiketa bat, zutoinean jo ondoren kanporako bidea hartu zuena, izan zen aukerarik garbiena.

Lehen itzulia amaitu berri denean, urdinak sailkapeneko 4. postuan agertzen dira, Deusto liderrarengandik 6 puntuetara eta igoerarako postuengatik borrokan. Hurrengo neurketa Santo Tomas Lizeoa taldearen aurkakoa izango da larunbatean arratsaldeko 15:30-tan Ubitarten.

Hamaikakoa: Josu Dominguez, Iker Ipintza, Xuban Zabalo (Gorka Garcia 80’), Ander Setien, Arkaitz Etxebeste, Jon Olangua (Iker Martin 85’), Alvaro Toledo (Ruben Piron 72’), Joanes Iturrarte, Alex Cevallos (Dani Sanchez 68’), Aritz Chouza eta Dani Tome (Moises Duran 72’).

EUSKAL PUNTUAK

Iker Ipintza 3p

Ander Setien 2p

Dani Tomé 1p

 

VUELAN OTROS DOS PUNTOS DE UBITARTE

No pudo comenzar el año con una victoria el conjunto de Preferente urdiña. Pese a no mostrar el buen juego que venían desarrollando en las últimas jornadas, merecieron la victoria siendo superiores al rival, pero nuevamente volvieron a volar dos puntos de Ubitarte.

Salieron mejor los urdiñas decididos a buscar la meta rival desde el pitido inicial. Crearon mucho peligro por las bandas, sobre todo por la derecha con Iker Ipintza y Joanes Iturrarte, y por ahí buscaban los huecos en la defensa hernaniarra. El primer gol del encuentro, con una dosis de fortuna,  llegó a los 19 minutos cuando un centro al segundo palo de Iker Ipintza se envenenó y se coló en la portería rival. Los urdiñas trataron de lograr el segundo gol que les diera la tranquilidad antes del descanso pero la falta de puntería y el portero hernaniarra, muy bien durante todo el encuentro, evitaron que se moviera el marcador.

En la segunda mitad no acertaron con el juego los urdiñas y se olvidaron de las bandas que tan buen resultado les había dado en la primera y se toparon con un rival bien plantado en el campo. El gol del empate llegó a los 20 minutos cuando en una jugada a balón parado, el delantero hernaniarra se hizo con el rechace y estableció las tablas en el marcador.

Los andoaindarras intentaron de ahí al final de conseguir el gol de la victoria pero el de ayer no era el día, y los cambios realizados por Triki tampoco dieron el rendimiento de jornadas anteriores. Un lanzamiento de falta de Aritz Chouza en el minuto 89 que salió fuera después de haber golpeado el poste fue la más clara ocasión de gol.

Concluida la primera vuelta, los urdiñas se sitúan en la 4ª posición de la tabla, a 6 puntos del líder Deusto y en plena lucha por los puestos de ascenso. La semana que viene el Santo Tomas Lizeoa visitará Ubitarte el sábado a las 15:30 horas. 15:30-tan Ubitarten.

Alineación: Josu Dominguez, Iker Ipintza, Xuban Zabalo (Gorka Garcia 80’), Ander Setien, Arkaitz Etxebeste, Jon Olangua (Iker Martin 85’), Alvaro Toledo (Ruben Piron 72’), Joanes Iturrarte, Alex Cevallos (Dani Sanchez 68’), Aritz Chouza y Dani Tome (Moises Duran 72’).

PUNTOS EUSKAL

Iker Ipintza 3p

Ander Setien 2p

Dani Tomé 1p

Leer también
16 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
14 de Abril de 2019ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA
12 de Abril de 2019ASTEBURUKO KARTELDEGIA - CARTELERA DEL FIN DE SEMANA
10 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas