SD EUSKALDUNA ANDOAINDARRA

Menu


PREFERENTE

18 de Diciembre de 2017

ASTEBURUKO NEURKETAKO KRONIKA - CRONICA DEL FIN DE SEMANA

Imagen principal noticia

URDINEN GARAIPEN SENDOA

 

Preferente mailako taldeak garaipen sendoa eskuratu zuen pasa den larunbatean Mariño taldeari 0-2 irabazita. Garaipen honek taldea hirugarren postura igo arazi du igoerako borrokan bete betan murgildurik.

 

Neurketak guztiz kolore urdina izan zuen eta eurenak izan ziren gol aukera nabarienak. Dena den, partidako lehen aukera garbia Mariñorentzat izan zen baina etxekoen aurrelariaren saiakerari erantzun aparta eman zion Eneko Lopez atezainak. Urdinek baloiaren kontrola zuten eta arrisku sentsazioa erabatekoa zen aurkariaren ate inguruan. Iker Ipintzak eskuin hegaletik min handia egin zuen eta bertatik iritsi ziren lehen zatiko aukera garbienak, baina markagailua ez zen mugitu.

 

Bigarren zatian, Trikiren aldaketek beste freskotasun bat eman zien urdinen erasoko jokoari eta honi, azkenaldian erakusten ari diren gaitasun fisikoa batuz gero, zelaian talde bakarra izan zen neurketa amaierara bitarte. Joanes Iturrartek baloia langara bidali zuen izandako lehen aukera garbian baina bigarrenean ez zuen barkatu eta andoaindarrak markagailuan ipintzea ortu zuen 73. minutuan. Etxekoak saiatu ziren aurrera pausu bat eman eta punturen bat urratzen baina ez zuten kezka gehiegi eraman urdinen atzealde seguruari eta hauek markagailuan zuten errentarekin konformatu beharrean, buru belarri neurketa erabakiko zuen bigarren golaren bila jo zuten. 92. minutuan iritsi zen lasaitasunaren gola Ruben Pironek zelai oso baloiarekin zeharkatu eta gola Dani Sanchezi esku eskura utzi ostean.

 

Lorturiko hiru puntu hauekin, urdinak sailkapeneko hirugarren postuan ageri dira Eguberrietako atsedenaldiaren aurretik. Hurrengo neurketa, lehen itzuliari amaiera emango diona, Urtarrilaren 7an jokatuko da Ubitarten Hernani taldearen aurka.

 

Hamaikakoa: Eneko Lopez, Iker Ipintza (Ander Setien 87’), Gorka Garcia (Arkaitz Etxebeste 84’), Julen Loidi, Iñigo Arruabarrena, Jon Olangua, Alvaro Toledo (Pol Urkizu 76’), Moises Duran (Dani Sanchez 63’), Alex Cevallos (Joanes Iturrarte 55’), Ruben Piron eta Aritz Chouza.

EUSKAL PUNTUAK

Ruben Piron 3p

Iker Ipintza 2p

Eneko Lopez 1p

 

 

 

 

VICTORIA CONTUNDENTE URDIÑA

 

El equipo Preferente del Euskalduna consiguió una contundente victoria en el partido disputado el pasado sábado al imponerse por 0-2 al Mariño. Esta victoría aúpa a los andoaindarras a la tercera posición de la clasificación en plena pelea por conseguir el ascenso.

 

El partido fue de claro color urdiña y suyas fueron las mejores ocasiones del encuentro. Sin embargo, la primera gran ocasión del encuentro corrió a cargo de los locales pero el disparo del delantero del Mariño se encontró con la sensacional respuesta de Eneko Lopez. Los urdiñas controlaban el balón y la sensación de peligro rondaba constantemente el área rival. Iker Ipintza fue un puñal por banda derecha y de ahí llegaron las mejores ocasiones de los andoaindarras pero el marcador no se movió en la primera mitad.

 

En la segunda mitad, los cambios efectuados por Triki dieron otra frescura al equipo en los metros finales y si ello le sumamos el potencial físico que están mostrando los urdiñas, sólo hubo un equipo en el campo. Joanes Iturrarte envío un balón al larguero en la primera ocasión que dispuso, pero no perdonó en la segunda logrando colocar a los urdiñas por delante en el marcador a los 73 minutos. El Mariño trató de estirar filas con el fin de lograr el empate pero no inquietaron en demasía a una sólida zaga urdiña que no se conformó con mantener la renta en el marcador sino que trataron de lograr la sentencia. Y está llegó a los 92 minutos en una contra efectuada por Ruben Piron que tras recorrerse todo el terreno de juego cedió en bandeja el gol a Dani Sanchez.

 

Con estos tres puntos, los urdiñas se colocan terceros en la tabla antes del parón navideño. El siguiente encuentro, que cerrará la primera vuelta del campeonato, se disputará el 7 de Enero en Ubitarte frente al Hernani.

 

 

Alineación: Eneko Lopez, Iker Ipintza (Ander Setien 87’), Gorka Garcia (Arkaitz Etxebeste 84’), Julen Loidi, Iñigo Arruabarrena, Jon Olangua, Alvaro Toledo (Pol Urkizu 76’), Moises Duran (Dani Sanchez 63’), Alex Cevallos (Joanes Iturrarte 55’), Ruben Piron y Aritz Chouza.

PUNTOS EUSKAL

Ruben Piron 3p

Iker Ipintza 2p

Eneko Lopez 1p

Leer también
16 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
14 de Abril de 2019ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA
12 de Abril de 2019ASTEBURUKO KARTELDEGIA - CARTELERA DEL FIN DE SEMANA
10 de Abril de 2019EMAITZAK ETA ESTATISTIKAK - RESULTADOS Y ESTADISTICAS
Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de Configurar cookies.

Aceptar todas