Noticia

ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA

14 de Mayo de 2019

OSTADAR S.K.T. 4 - S.D. EUSKALDUNA 1

Imagen principal noticia

PORROTA LIGA ERREGULARREKO AZKEN NEURKETAN

4 eta 1eko porrotarekin esan diote agur urdinek Lasarten liga erregularrari. Emaitza mingarria izanagatik, taldeak itxura ona eman zuen zelaian eta bide batez, urtean zehar partida gutxien jokatu dituzten hainbat jokalariri minutuak emateko eta aurten erregional mailan aritu diren bi jokalarik lehen taldearekin debutatzeko balio izan zuen: Iker Mujika eta Ander Huici.

Bigarren minuturako aurre hartu zuten urdinek Aritz Chouza korner jaurtiketa bat probestu zuenean baloia sareetara bidaltzeko, eta hurrengo jokaldian Joel Etxeberria-k gertu izan zuen bigarrena. Neurketa hasera bikaina izan zuten urdinek baina 8. minutuan etxekoek berdinketa erdietsi zuten eskuin hegaletik eginiko jokaldi on baten bitartez, eta hamar minutu geroago markagailua irauli zuten penalti jaurtiketa bat sareetaratuz.

Urdinek baloia ondo mugitzen zuten eta erraz ailegatzen ziren aurkariaren ate ingurura baina ate aurrean ez zuten asmatzen batzuetan eta etxekoen atezainaren lan onari esker besteetan, markagailua ez zen gehiago mugitu lehen zatian. Ekain Gonzalez, Joel Etxeberria eta Aritz Chouza izan ziren ate aurrera arrisku gehien eraman zuten jokalariak baina zorte handiegirik gabe.

Bigarren zatiak intentsitate gutxiago izan zuen. Bi taldeek garrantzi gehiago eman zieten aldaketak egin eta bide batez jokalari batzuk agurtu eta beste batzuek debutatzeko. Andoaindarren aldetik, Iker Mujika izan zen debutatzen lehena Ander Setien ordezkatuz 66. minutuan. Handik gutxira, 76. minutuan, Ander Huici-k ere bere lehen minutuak jokatzeko aukera izan zuen Iker martin ordezkatuz. Deialdian sartu zen jubenil mailako Jon Ander Arabaolaza atezainak jokatzeko aukerarik gabe geratu behar izan zuen oraingo honetan.

Etxeko taldeak beste bi gol egin zituen azken minutuetan, urdinek berriro ere ate aurrean gehiegi barkatu zutelarik sortutako aukeretan.

Hurrengo astean urdinek Preferente mailako finala jokatuko dute Zumarraga-ko Urola taldearen aurka. Neurketa noiz eta non jokatuko den federazioaren esku dago eta oraindik ez daukagu berri gehiagorik. Igoera poltsikoan izanik jada, denboraldi zoragarri bati amaiera ederra emateko aukera polita izango dute andoaindarrek.

Hamaikakoa: Eneko Lopez, Josu Arteaga, Aritz Chouza, Ander Setien (Iker Mujika 66’), Iker Martin (Ander Huici 76’), Markel Iruin, Jon Olangua, Martin Mendizabal (Eneko Idigoras 60’), Joel Etxeberria (Gorka Garcia 79’), Ekain Gonzalez eta Ibon Garmendia (Dani Sanchez 53’).

 

DERROTA EN EL ÚLTIMO ENCUENTRO DE LA LIGA REGULAR

Los urdiñas despidieron la liga regular con una derrota en su visita a Lasarte por 4 goles a 1. A pesar del marcador, el equipo no realizó un mal partido y sirvió además para alinear a jugadores que no han gozado de muchos minutos durante la temporada y de hacer debutar a dos jugadores que han militado en categoría regional esta temporada como Iker Mujika y Ander Huici.

Aritz Choza a la salida de un córner ponía en ventaja a los urdiñas a los dos minutos de comenzar el encuentro y acto seguido Joel Etxeberria tuvo el segundo en sus botas. Fue un gran inicio por parte urdiña pero a los 8 minutos los locales lograban la igualada tras una buena jugada por banda derecha y diez minutos después conseguían dar la vuelta al marcador merced a un tanto de penalty.

Los urdiñas movían bien el balón y llegaban con facilidad a la portería rival pero la falta de puntería y el acierto del meta del Ostadar fue la clave para que los andoaindarras no lograran empatar el encuentro antes del descando. Ekain Gonzalez, Joel Etxerria y Aritz Chouza fueron los jugadores que más peligro llevaron de cara a gol pero los primeros 45 minutos acabaron con ventaja local de 2 goles a 1.

La segunda mitad bajó en intensidad. Ambos equipos dieron más importancia a realizar cambios y por un lado, despedir a algunos jugadores y hacer debutar a otros. Por el bando andoaindarra, Iker Mujika saltaba al terreno de juego a los 66 minutos en sustitución de Ander Setien y acto seguido, a los 76 minutos, Ander Huici tomaba el relevo de Iker Martin. El portero del juvenil Jon Ander Arabaolaza que también entró en la lista de convocados no pudo disfrutar de minutos.

Los locales lograban dos goles más en los minutos finales del encuentro sentenciando el encuentro mientras que los urdiñas volvieron a mostrar falta de puntería en las ocasiones creadas.

La próxima semana los urdiñas disputarán la final por el título de la Regional Preferente frente al Urola de Zumarraga. El lugar y la fecha del encuentro la designará la federación y por el momento no sabemos nada más desde el club. Después de haber conseguido el ascenso de categoría podría ser el colofón de una magnífica temporada por parte de los andoaindarras.

Alineación: Eneko Lopez, Josu Arteaga, Aritz Chouza, Ander Setien (Iker Mujika 66’), Iker Martin (Ander Huici 76’), Markel Iruin, Jon Olangua, Martin Mendizabal (Eneko Idigoras 60’), Joel Etxeberria (Gorka Garcia 79’), Ekain Gonzalez e Ibon Garmendia (Dani Sanchez 53’).



Sin Comentarios


Iniciar sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir su utilización, aunque debera tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades en la navegación. Si continúas navegando, aceptas su uso.

AceptarCambiar configuración