Noticia

ASTEBURUKO KRONIKA - CRÓNICA DEL FIN DE SEMANA

04 de Mayo de 2019

S.D. EUSKALDUNA 1 - VASCONIA C.D. 0

Imagen principal noticia

15ETIK 15 UBITARTEN

Igoera poltsikoan izanik, lehen talde urdinak sekula inork maila honetan lortu gabeko mugarri bat hausteko asmoz irten zen zelaira, denboraldi berean etxeko neurketa guztiak irabaztearena. Vasconia taldea izan zen aurkaria, eta Santakruz festa bete betean, helburua lortu zuten andoaindarrek 1 eta 0 gailenduz.

Neurketak gainera, jubenil mailan diharduten bi jokalarik lehen taldearekin debuta egiteko ere balio izan zuen, Ekain Gonzalez eta Ibon Garmendia. Ekain haserako hamaikakoan zelairatu zen eta zalantzarik gabe partidako jokalaririk nabarmenetako bat izan zen Joel Etxeberria-k bere tokia hartu zuen arte 65. minutuan. Ibon, aldiz, 71. minutuan zelairatu zen Dani Sanchez ordezkatuz eta bere kalitatea erakusteko astia izan zuen jokaturiko 20 minutuetan.

Urdinek garaipenerako gose gehiago eta intentsitate handiagoa erakutsi zuten hasera haseratik eta partidaren lehen minutuetan Ekain Gonzalez behin eta berriro sartzen zen eskuin hegaletik, baina bere erdiraketek ez zuten errematatzailerik aurkitzen. Martin Mendizabal eta atzokoan neurketa bikaina burutu zuen Jonay Venero-ren artean, zelai erdia eta baloi jabetza bereganatu zuten urdinen jokoa erraztuz.

Joanes Iturrarte-ren pase on bat probestu zuen Dani Sanchez-ek atezainaren aurrean bakar bakarrik geratu eta neurketako gol bakarra ezartzeko 29. minutuan. Kanpotarrek ordea berehala erreakzionatu zuten eta hurrengo jokaldian eskuin hegaletik barnekaldi ona burutu eta Eneko Lopez-ek ozta ozta baloia kornerrera desbideratzea lortu zuen.

Bigarren zatia ez zen hain ikusgarria izan, etxekoek kontraerasoren bat baliatu nahirik zebiltzan neurketa erabakitzeko eta Vasconiarrek baloi luze eta geldikako jokaldiak probesten zituzten min egiteko asmotan. Gertu izan zuen gola Ekain Gonzalez hegaleko jokalari trebeak bigarren zatiko lehen minutuan baina bere jaurtiketa kanpotarren atezainak geratu zuen.

Urdinek sufritu egin zuten azken minutuetan, aldaketa guztiak egin ondoren, Iñigo Arruabarrena-k min hartu bait zuen jokaldi batean eta zelaia utzi behar izan zuen. Hala ere, defentsa lan bikain bati eskerrak, ez zuten apenas gol aukerarik sortzen utzi talde donostiarrari eta beste behin hiru puntuak etxean geratu ziren.

15 garaipen beste hainbeste partidatan, 36 gol alde eta 8 aurka lorturik agurtu zuen Ubitarte talde urdinak. Hurrengo neurketa Lasarteko Ostadar taldearen aurka izango da.

Hamaikakoa: Eneko Lopez, Josu Arteaga (Julen Loidi 75’), Markel Iruin, Aritz Chouza, Ander Setien, Iñigo Arruabarrena, Martin Mendizabal (Alvaro Toledo 46’), Jonay Venero (Iker Martin 80’), Joanes Iturrarte, Dani Sanchez (Ibon Garmendia 71’) eta Ekain Gonzalez (Joel Etxeberria 65’).

 

15 DE 15 EN UBITARTE

Con el ascenso ya en el bolsillo, el primer equipo urdiña se enfrentaba al reto que nunca antes ningún equipo había conseguido en la categoría, lograr vencer todos los encuentros de la temporada casa. El rival a batir era el Vasconia e inmersos en plenas fiestas de Santa Cruz, los urdiñas conseguían el objetivo tras alzarse con la victoria final por un gol a cero.

El encuentro además sirvió como debut oficial con el primer equipo de dos jugadores de categoría juvenil, Ekain Gonzalez e Ibon Garmendia. Ekain saltaba al terreno de juego en el once inicial y fue sin duda uno de los jugadores más destacados del encuentro hasta que Joel Etxeberria lo sustituía en el minuto 65. Ibon, en cambio, ingresó en el césped a los 71 minutos sustituyendo a Dani Sanchez y dejaba muestras de su calidad en los 20 minutos disputados.

Los urdiñas mostraron más ambición e intensidad desde el inicio del encuentro y en los primeros compases Ekain Gonzalez desbordaba por banda derecha una y otra vez pero sus centros al área no encontraban rematador. Entre Martin Mendizabal y Jonay Venero, gran partido el suyo siendo otro de los destacados, se hicieron con el centro del campo y con la posesión del balón facilitando así el juego urdiña.

Tras un buen pase de Joanes Iturrarte, fue Dani Sanchez quien se plantaba sólo ante el meta rival y lograba lo que a la postre sería el único gol del encuentro a los 29 minutos. La respuesta visitante no se hizo esperar y tras una buena jugada por banda derecha, Eneko Lopez lograba desviar el lanzamiento a córner.

La segunda mitad no fue tan vistosa, los locales esperaban aprovechar una contra para ampliar la renta y el Vasconia lo intentaba buscando envíos largos y jugadas a balón parado. Ekain Gonzalez estuvo a punto de marcar en la primera jugada de la segunda mitad pero el meta visitante lograba detener el disparo del hábil extremo urdiña.

Los urdiñas acabaron sufriendo en los minutos finales ya que, tras haber realizado todos los cambios, Iñigo Arruabarrena tuvo que dejar el encuentro tras lesionarse en un lance fortuito del juego. Sin embargo, con una excelente labor defensiva, apenas concediendo ocasiones al rival, se llegó al final del tiempo reglamentario y otros tres puntos quedaban en casa.

Con 15 victorias en 15 encuentros, 36 goles a favor y 8 en contra, se despiden esta temporada de Ubitarte. El próximo encuentro se disputará en Lasarte frente al Ostadar.

Alineación: Eneko Lopez, Josu Arteaga (Julen Loidi 75’), Markel Iruin, Aritz Chouza, Ander Setien, Iñigo Arruabarrena, Martin Mendizabal (Alvaro Toledo 46’), Jonay Venero (Iker Martin 80’), Joanes Iturrarte, Dani Sanchez (Ibon Garmendia 71’) y Ekain Gonzalez (Joel Etxeberria 65’).



Sin Comentarios


Iniciar sesion


Volver Noticiero

Utilizamos cookies propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarte publicidad personalizada a través del análisis de tu navegación, conforme a nuestra política de cookies. El usuario tiene la posibilidad de configurar su navegador pudiendo, si así lo desea, impedir su utilización, aunque debera tener en cuenta que dicha acción podrá ocasionar dificultades en la navegación. Si continúas navegando, aceptas su uso.

AceptarCambiar configuración